75.000 erreserbista mobilizatzea erabaki du Israelek
Israelek 75.000 erreserbista mobilizatzea onartu du, eta Gaza lurretik inbaditzeko lehen urrats izan liteke. Herrialde horretako Armada asteazkenetik ari da Gaza bonbardatzen, eta dagoeneko 29 palestinar hil ditu.
Hamaseko kideetatik urrun egoteko ohartaraziz, SMS mezuak bidali dizkie Israelgo armadak Gazako Zerrendan bizi diren 12.000 palestinarri, Hamaseko kideak Israelgo armadaren jomuga izan daitezkeelako.
Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak azaldu duenez, erreserbistak deitzeak "edozein" gertakizuni aurre egiteko "prest" egotea du helburu.
Beny Gantz Estatu Nagusiko buruak argi berdea eman dio Armadari lurreko inbasioa prestatzen hasteko. Eli Yishai Barne ministroa bide beretik ibili da, eta inbasioa "aukera bat" dela baieztatu du.
2008ko amaieran eta 2009ko hasieran Israelek Gaza inbaditu zuenean, 1.400 palestinar hil zituen, gehienak, zibilak.
29 palestinar hil dituzte
Ostiral honetan, Hamaseko buruzagietako bat eta beste hiru palestinar hil ditu Israelgo armadak. Hala, dagoeneko 29 dira asteazkenetik hildako palestinarrak, horietatik 11 gutxienez zibilak. Zaurituak 250 dira.
Hildakoen artean 60 urteko gizon bat, 6 haur eta emakume bat daude. HamasenOsasun Ministerioko bozeramaileak jakinarazi duenez, Israelgo Armadakbeste aire eraso bat egin du goizean eta 19 urteko mutiko bat hil daerasoan. Mutikoak gas bonbona bat zeraman gainean, eta erasoarenondorioz hil egin da. Hilda iritsi da Qandil eta Haniye zeuden Shiyaospitalera.
Indarkeria-uholde hau asteazkenean hasi zen, Israelek Ahmad Yabari Hamasen buru militarra hil eta gero.
Misila eta sirena hotsak Jerusalenen
Gazatik jaurtikitako misil bat Jerusalemen erori da gaur, azken 40 urteotan estreinakoz. Aurretik, Hegazkinen kontrako sirena entzun da hirian, 1991ko Golkoko Gerraz geroztik, lehen aldiz.
Jon Donisson BBCko kazetariak azaldu duenez, leherketa handiak ari dira izaten Gaza iparraldean, eta Israelgo Armadako hegazkinak lurralde palestinarra bonbardatzen ari dira.
Hamasen aldetik abioi militar bat suntsitu izana gezurtatu du Israelek
Israelgo Armadak Hamasen beso armatuak, Azedin Al Kaseemeko Brigadek, Gazako zerrendaren gaineko zeruen zegoen hegazkinetako bat suntsitu izana ukatu du, miliziek azaldu dutenez.
Ban ''laster'' izango da Ekiarde Hurbilean, indarkeriak gora egin duelako
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia “laster” izango da Ekialde Hurbilean, Gazako zerrendan eta Israel hegoaldean indarkeriak gora egin duelako, israeldarren azkeneko eraso militarraren ostean.
Martin Nesirky NBEko bozeramaileak ez du datarik zehaztu, ezta zein leku bisitatuko dituen esan, baina Banek nazioarteko buruekin harremanetan jarraitzen duela nabarmendu du, barealdia eta euskarria eskatzeko.
Egiptoko lehen ministroa, Gazan
Bestalde, Hisham Qandil Egiptoko lehen ministroak amaitu du gaur goizean Gazara egin duen bisita. Hiru orduko bisitan Shifa ospitalean izan da Hamasen Gobernuko Franjako buruzagiarekin, Ismail Haniyerekin batera. Bere bisitaldian ez da su-etenik izan. Atzo, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak hiru orduz erasoak etetea erabaki zuen Qandil Egiptoko lehen ministroaren bisitak irauten zuen bitartean, beti ere, Gazatik erasorik ez bazegoen. Egiptoko lehen ministroak bere bisita baliatu du, palestinarrei elkartasuna eta babesa adierazteko.
Egiptoko lehen ministroak su-etena eskatu die bi aldeei bakea lortzeko lehen urrats gisa, eta Egiptoko politikariek bisita ofizial eta ez ofizial gehiago egingo dituztela iragarri du.
“Ezin dugu tragedia honen aurrean isilik geratu, eta guztiek beren erantzukizuna onartu behar dute. Israelek sinatu dituen nazioarteko itunak errespetatu behar ditu”, adierazi du Egiptoko lehen ministroak Ismail Haniye Hamasen Gobernuko Franjako buruzagiarekin egin duen prentsaurrekoan.
Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak atzo eskatu zion Qandili Gazara joatea, Israelen erasoa "onartezina" dela argudiatuta.
Tunisiako atzerri ministroak, Rafik Abdesslem, Gaza bisitatuko duela iragarri du bertako Gobernuak Hamasi babesa adierazteko eta Israelekiko presioa areagotzeko.
Israelek 75.000 erreserbista mobilizatzea onartu du, eta Gaza lurretik inbaditzeko lehen urrats izan liteke. Herrialde horretako Armada asteazkenetik ari da Gaza bonbardatzen, eta dagoeneko 29 palestinar hil ditu.Hamaseko kideetatik urrun egoteko ohartaraziz, SMS mezuak bidali dizkie Israelgo armadak Gazako Zerrendan bizi diren 12.000 palestinarri, Hamaseko kideak Israelgo armadaren jomuga izan daitezkeelako.Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak azaldu duenez, erreserbistak deitzeak "edozein" gertakizuni aurre egiteko "prest" egotea du helburu.Beny Gantz Estatu Nagusiko buruak argi berdea eman dio Armadari lurreko inbasioa prestatzen hasteko. Eli Yishai Barne ministroa bide beretik ibili da, eta inbasioa "aukera bat" dela baieztatu du.2008ko amaieran eta 2009ko hasieran Israelek Gaza inbaditu zuenean, 1.400 palestinar hil zituen, gehienak, zibilak.29 palestinar hil dituzteOstiral honetan, Hamaseko buruzagietako bat eta beste hiru palestinar hil ditu Israelgo armadak. Hala, dagoeneko 29 dira asteazkenetik hildako palestinarrak, horietatik 11 gutxienez zibilak. Zaurituak 250 dira.Hildakoen artean 60 urteko gizon bat, 6 haur eta emakume bat daude. HamasenOsasun Ministerioko bozeramaileak jakinarazi duenez, Israelgo Armadakbeste aire eraso bat egin du goizean eta 19 urteko mutiko bat hil daerasoan. Mutikoak gas bonbona bat zeraman gainean, eta erasoarenondorioz hil egin da. Hilda iritsi da Qandil eta Haniye zeuden Shiyaospitalera. Indarkeria-uholde hau asteazkenean hasi zen, Israelek Ahmad Yabari Hamasen buru militarra hil eta gero.Misila eta sirena hotsak JerusalenenGazatik jaurtikitako misil bat Jerusalemen erori da gaur, azken 40 urteotan estreinakoz. Aurretik, Hegazkinen kontrako sirena entzun da hirian, 1991ko Golkoko Gerraz geroztik, lehen aldiz. Jon Donisson BBCko kazetariak azaldu duenez, leherketa handiak ari dira izaten Gaza iparraldean, eta Israelgo Armadako hegazkinak lurralde palestinarra bonbardatzen ari dira.Hamasen aldetik abioi militar bat suntsitu izana gezurtatu du IsraelekIsraelgo Armadak Hamasen beso armatuak, Azedin Al Kaseemeko Brigadek, Gazako zerrendaren gaineko zeruen zegoen hegazkinetako bat suntsitu izana ukatu du, miliziek azaldu dutenez. Ban ''laster'' izango da Ekiarde Hurbilean, indarkeriak gora egin duelako Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia “laster” izango da Ekialde Hurbilean, Gazako zerrendan eta Israel hegoaldean indarkeriak gora egin duelako, israeldarren azkeneko eraso militarraren ostean. Martin Nesirky NBEko bozeramaileak ez du datarik zehaztu, ezta zein leku bisitatuko dituen esan, baina Banek nazioarteko buruekin harremanetan jarraitzen duela nabarmendu du, barealdia eta euskarria eskatzeko.Egiptoko lehen ministroa, GazanBestalde, Hisham Qandil Egiptoko lehen ministroak amaitu du gaur goizean Gazara egin duen bisita. Hiru orduko bisitan Shifa ospitalean izan da Hamasen Gobernuko Franjako buruzagiarekin, Ismail Haniyerekin batera. Bere bisitaldian ez da su-etenik izan. Atzo, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak hiru orduz erasoak etetea erabaki zuen Qandil Egiptoko lehen ministroaren bisitak irauten zuen bitartean, beti ere, Gazatik erasorik ez bazegoen. Egiptoko lehen ministroak bere bisita baliatu du, palestinarrei elkartasuna eta babesa adierazteko.Egiptoko lehen ministroak su-etena eskatu die bi aldeei bakea lortzeko lehen urrats gisa, eta Egiptoko politikariek bisita ofizial eta ez ofizial gehiago egingo dituztela iragarri du. “Ezin dugu tragedia honen aurrean isilik geratu, eta guztiek beren erantzukizuna onartu behar dute. Israelek sinatu dituen nazioarteko itunak errespetatu behar ditu”, adierazi du Egiptoko lehen ministroak Ismail Haniye Hamasen Gobernuko Franjako buruzagiarekin egin duen prentsaurrekoan. Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak atzo eskatu zion Qandili Gazara joatea, Israelen erasoa "onartezina" dela argudiatuta.Tunisiako atzerri ministroak, Rafik Abdesslem, Gaza bisitatuko duela iragarri du bertako Gobernuak Hamasi babesa adierazteko eta Israelekiko presioa areagotzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.