Israelek Hamaseko buru militarra hil du
Israelgo Armadak Ahmed Yabari Hamaseko beso armatuaren hilketa selektiboa berretsi du, eta Hamas eta Yihad Islamikoa talde islamiarren aurkako operazio militar handiago baten hasiera besterik ez dela nabarmendu du.
“Ahmed Yabari (1960an jaio zen) eta Hamaseko beso armatuko liderretako bat zihoazen ibilgailu bat harrapatu dugu. Shalit akordioan (Guilad soldadu israeldarraren harrapaketari amaiera jarri zion) sartuta egon zen, eta odol asko zuen eskuetan”, adierazi du Avital Leibovitz kanpoko hedabideetarako bozeramaile militarra den teniente koronelak, telefonoz egindako konferentzian.
Ofizialak esan duenez, Benny Gantza Estatu Nagusiko buruak baimendutako gerra operazio baten parte izan da jarduera, Gazako zerrendan dauden objektu terroristen aurka, Hamas eta Yihad Islamikoaren aurka batik bat.
“Lehenengo helburua kalteak gutxitzea eta Israelgo herria babestea da, eta, bigarrena, erakunde terrorista horien gaitasunak erasotzea”, azaldu du Leibovitzek.
Teniente koronelak esan du Israelgo Armadaren Atzeguardia prest dagoela herritarrentzako garrantzitsua den edozein gauzetarako, eta eraso berria Gazako miliziek Israelen aurka koheteekin azken hilabeteotan egindako kalteen ostean izan dela gaineratu du.
Bozeramaileak ez du zehaztu “Lainoen Zutabea” deitutako operazioa (adierazpen biblikoari aipamena eginez) denborarekin ea zabaldu egingo den edota lurraldeko indarrek parte hartuko duten, airekoez gain.
Israelgo Armadak Ahmed Yabari Hamaseko beso armatuaren hilketa selektiboa berretsi du, eta Hamas eta Yihad Islamikoa talde islamiarren aurkako operazio militar handiago baten hasiera besterik ez dela nabarmendu du. “Ahmed Yabari (1960an jaio zen) eta Hamaseko beso armatuko liderretako bat zihoazen ibilgailu bat harrapatu dugu. Shalit akordioan (Guilad soldadu israeldarraren harrapaketari amaiera jarri zion) sartuta egon zen, eta odol asko zuen eskuetan”, adierazi du Avital Leibovitz kanpoko hedabideetarako bozeramaile militarra den teniente koronelak, telefonoz egindako konferentzian. Ofizialak esan duenez, Benny Gantza Estatu Nagusiko buruak baimendutako gerra operazio baten parte izan da jarduera, Gazako zerrendan dauden objektu terroristen aurka, Hamas eta Yihad Islamikoaren aurka batik bat. “Lehenengo helburua kalteak gutxitzea eta Israelgo herria babestea da, eta, bigarrena, erakunde terrorista horien gaitasunak erasotzea”, azaldu du Leibovitzek. Teniente koronelak esan du Israelgo Armadaren Atzeguardia prest dagoela herritarrentzako garrantzitsua den edozein gauzetarako, eta eraso berria Gazako miliziek Israelen aurka koheteekin azken hilabeteotan egindako kalteen ostean izan dela gaineratu du. Bozeramaileak ez du zehaztu “Lainoen Zutabea” deitutako operazioa (adierazpen biblikoari aipamena eginez) denborarekin ea zabaldu egingo den edota lurraldeko indarrek parte hartuko duten, airekoez gain.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBetako bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.