Minbiziak jota
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hugo Chavezen ebakuntza 'arrakastatsua' izan da

Nicolas Maduro presidenteordeak telebistan adierazi duenez, sei ordu baino gehiagoko ebakuntzaren ostean, presidentea dagoeneko ospitaleko logelan dago.
18:00 - 20:00
Hegoamerikako ordezkariek elkartasuna erakutsi diote Hugo Chavezi

Hugo Chavez Venezuelako presidenteari minbiziaren aurka egindako ebakuntza "arrakastatsua" izan da. Sei ordu baino gehiagoko ebakuntza izan da eta presidentearen gertukoek tentsio uneekin bizitu dute.

Nicolas Maduro presidenteordeak telebistan eta irratian adierazi duenez, ebakuntza arrakastatsua izan da eta presidentea dagoeneko logelan dago.

Nicolas Maduroren hitzen arabera, "lesio zaharrak zeuden toki berean agertu den mina sendatzeko sei ordu baino gehiagoko ebakuntza egin ostean, amaitu dela esan dezakegu".

Chavezen gobernu osoarekin batera azaldu da Maduro eta "kezka eta tentsio uneak" bizi izan dituztela onartu du. Halaber, 1999az geroztik boterean dagoen 58 urteko presidentearen osasunaren alde "otoitz" egiten egon direla azaldu du.

Orain ebakuntza osteko aroa hasten dela adierazi du "gure herrialdeko, Kubako eta munduko beste tokietako medikuen eta adituen tratamendu bereziekin".

Ez du honen inguruko xehetasunik eman, baina "egun batzuk iraungo" dituela azaldu du. Gobernuak egunero emango du presidentearen osasunaren berri.

Venezuelako presidentea Habanan dago igandeaz geroztik ebakuntza egiteko. 2011ko ekainean minbizia atzeman zioten Chavezi pelbis inguruan, baina oraindik ez dute publikoki argitu, zehazki gaitza non duen eta horren nolakotasuna.

Berriz ere gaitza agertu zitzaiola iragarri zuen Chavezek larunbatean, eta Nicolas Maduro izendatu zuen bere oinordeko gisa, ebakuntzaren ondoren gobernuburu izaten jarraitu ezin badu.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X