Hugo Chavez hil da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hugo Chavezen une gogoangarrienak

Venezuelako presidente zena sozialismoa ezartzeagatik eta polemika ugari sortzeagatik gogoratuko dute.
18:00 - 20:00
Hugo Chavezen unerik onenak

1992

- Otsailaren 4a. Hugo Chavezek estatu kolpea eman zuen Carlos Andres Perez presidentearen aurka, baina porrot egin zuen. Bi urte eman zituen espetxean, eta ondoren Rafael Caldera presidenteak indultua eman zion, Armada uztearen truke.

1998

- Chavezek Venezuelako presidenterako hauteskundeak irabazi zituen, lehen aldiz, botoen % 56,2 lortuta.

1999

- Venezuelako herritarrek onartu egin zuten, erreferendum batean, Konstituzio bolivartar berria.

2000

- Konstituzioa indarrean sartu eta gero, boto-emaileek presidente karguan berretsi zuten Chavez, botoen % 59rekin.

2001

- Azaroaren 13a. Chavezek 49 lege ekonomiko onartu zituen, tartean Lurren Legea eta Hidrokarburoen Legea.

2002

- Apirilaren 11. Oposizioaren milaka jarraitzaile presidentearen jauregira bertaratu ziren, dimisioa eske. Istiluak izan ziren Chavezen jarraitzaileekin, eta guztira 19 pertsona hil ziren, eta 100 zauritu.

- Apirilaren 12a. Estatu kolpea eman zuten Chavezen aurka, eta Pedro Carmona patronalaren presidenteak bere burua izendatu zuen presidente. Militarrak eta herritarrak matxinatu egin ziren, baina, eta hurrengo egunean Chavez berriz ere jarri zuten agintean.

2004

- Abuztuaren 15a. Oposizioak presidentea kargutik kentzeko erreferendum bat sustatu zuen, baina Chavezek irabazi egin zuen, eta agintean jarraitu zuen.

2005

- Apirilaren 23a. Venezuelako presidenteak bertan behera utzi zuen AEBekin material militarrak trukatzeko programa.

- Abenduaren 4a. Legegintzarako hauteskundeak izan ziren, baina oposizioak ez zuen parte hartu, eta Chavezen mugimenduak Batzar Nazionalaren 167 eserlekuak bereganatu zituen. Abstentzioa % 70ekoa baino handiagoa izan zen, datu ofizialen arabera.

2006

- Irailaren 29a. Hugo Chavezek hitzaldi polemikoa eskaini zuen NBEren Batzar Orokorrean. Bertan, George W. Bush AEBetako presidentearen aurka egin zuen: "Deabrua etxean dago. Deabrua hona etorri zen atzo. Sufre usaina dago".

- Abenduaren 3a. Chavezek berriz ere irabazi zituen presidenterako hauteskundeak, botoen % 62 eskuratuta.

2007

- Urtarrilaren 8a. Chavezek karguaren zina egin zuen, eta "pribatizatuta dauden sektore guztiak" nazionalizatuko zituela iragarri zuen.

- Maiatzaren 1a. Venezuelako Estatuak hidrokarburoak nazionalizatu zituen Orinocoko eskualdean.

- Abuztuaren 15a. Chavezek Konstituzioa erreformatzea proposatu zuen, presidenteak hauteskundeetara nahi beste aldiz jarraian aurkeztu ahal izateko.

- Azaroaren 10. Txilen, Iberoamerikako Estatuburuen Goi-bileran, Chavezek Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiaren aurka egin zuen, eta Juan Carlos I.a erregeak "zergatik ez zara isiltzen?" esaldi ospetsua esan zion.

2008

- Ekainaren 19a. Venezuelak zementuaren sektorea nazionalizatu zuen.

- Irailaren 11. Venezuelak AEBek Caracasen zuten enbaxadorea kanporatu zuen, Boliviari elkartasuna adierazteko keinu gisa. Neurria iragartzean, Chavezek zera esan zuen: "Joan pikutara yanki nazkagarriok!".

2009

- Urtarrilaren 14. Venezuelak harreman diplomatikoak hautsi zituen Israelekin, Estatu horretako Armadak Gaza inbaditu eta gero.

- Otsailaren 15a. Herritarrek onartu egin zuten, erreferendumean, presidenteak hauteskundeetara nahi beste aldiz jarraian aurkeztu ahal izatea. Horrenbestez, Chavezek posible izango zuen hirugarrenez aurkeztea bozetara.

- Irailaren 26a. Chavezen alderdiak galdu egin zuen gehiengo osoa Batzar Nazionalean. Legegintzarako hauteskundeetan, 98 eserleku lortu zituzten, eta oposizioak, 67.

2011

- Ekainaren 10a.  Chavezi larrialdiko ebakuntza egin zioten Kuban, pelbisean abzesu bat atzeman eta gero.

- Ekainaren 20a. Ebakuntza egin zioten Kuban, tumore bat kentzeko.

- Irailaren 10a. Minbizia "garaitu" egin duela iragarri zuen Chavezek.

2012

- Otsailaren 26a. Chavezi berriz ere ebakuntza egin zioten Kuban, tumore batengatik.

- Urriaren 7a. Chavezek hirugarrenez irabazi zituen presidenterako hauteskundeak, Henrique Capriles oposizioko burua menperatuta.

- Abenduaren 8a. Beste ebakuntza bat egin behar ziotela iragarri zuen, eta, zerbait gertatuko balitzaio, Nicolas Maduro presidenteordea babesteko deia egin zien herritarrei.

- Abenduaren 10a. Chavez Kubara joan zen, minbiziaren aurkako tratamendua hasteko.

2013

- Otsailaren 18a. Chavez Venezuelara itzuli zen, ezustean.

- Martxoaren 5a. Hugo Chavez hil egin zen, minbiziaren aurka 20 hilabetez borroka egin eta gero.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X