Nola eraldatu zuen Chavezek Venezuela
1998. urteko hauteskundeetan agintera heldu eta gero, Hugo Chavez-ek 'XXI. mendeko sozialismoa'ren bidean jarri zuen Venezuela, eta petrolioa esportatuz lortutako diru gehiena programa sozialak sustatzera bideratu zuen.
Horrenbestez, Chavezen lorpen handienak pobreziaren aurkako borrokaren, hezkuntzaren, osasunaren eta eskubide sozialen alorretan etorri dira. Horren aurrean, baina, komandanteak ez zien erantzunik eman herrialdearen beste hainbat arazo tradizionali, hala nola kriminalitateari eta ustelkeriari.
14 urteko egintaldian, Chavezek milioika herritar pobreziatik atera zituen, eta iraultza bolivartarraren bihotz bihurtu zituen. Hain zuzen ere, agintariak % 62,1 etik (2003.ean) % 31,9ra (2011.ean) murriztu zuen pobrezia tasa, Munduko Bankuaren azken datuen arabera.
Gaur egun, Latinoamerikan aberastasunaren banaketa bidezkoena duen herrialdea da Venezuela, Gini koefizienteak adierazten duenez (1).
Halaber, Munduko Bankuaren arabera, Chavezek desnutrizioa ia desagerrarazi du, gutxieneko elikadura jasotzen ez duten herritarren tasa % 16tik (2000.ean) % 5era (2011.ean) jaitsi baita; hau da, egun, Venezuelaren tasa Espainiaren, Alemaniaren eta AEBen parean dago.
Osasunaren arloan, Gobernuak biztanle bakoitzeko inbertitzen duen dirua laukoiztu egin da (1998. urtean, Exekutiboak 135 euro inbertitzen zituen per capita, eta, 2012. urtean, 508 euro). Eta, hezkuntzan, Unescok Venezuela "analfabetismorik gabeko herrialdea" dela nabarmendu du, tasa %9,1etik % 4,9ra murriztu baitu Chavezek.
Datu makroenomikoei dagokienez, langabezia % 14,5etik (1999) % 7,6ra (2009) jaitsi da (2), Venezuelako ekonomia % 42,5 hazi da 2000.etik 2011.era (3) eta biztanleko errenta % 10,5 igo da 1998.etik 2011.era (4).
Inflazioa Chavez agintera heldu zenean baino zertxobait txikiagoa da, baina, hala ere, munduko handienetakoa da oraindik (5).
Venezuelako presidenteak osasun programak sortu zituen, elikagai merkeak banatu zituen eta hezkuntza pobreenei ere gerturatu zien. Gainera, murriztu egin zituen aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasunak, baina, aitzitik, kriminalitatea ia hirukoiztu egin da Chavezen aroan (6), eta herrialdea Latinoamerikako ustelena (7) da oraindik.
Politikoki, lorpen nagusia pobreak agenda politikoaren erdigunean kokatzea izan da. Gaur egun, ia ezinezkoa dirudi hauteskunde programetan plan sozialak ez jasotzeak, oposizioarentzat ere.
Nolanahi ere, klase ertaina eta aberatsak alboratu egin zituen, eta horrek zatiketa handia ekarri zuen herrialdera. Horren adibide gisa, Chavezek 2005. urtean hainbat enpresabururen aurrean esandakoa: "Aberatsa izatea gaizki dago. Gaitzetsi egiten ditut aberatsak".
GIZA ESKUBIDEAK
Hugo Chavezi leporatzen zaion beste gauza bat hainbat giza eskubide urratu izana da.
Horren ildotik, Amnistia Internazionalak (AI) giza eskubideen aldeko ekintzaileek mehatxuak jaso dituztela salatu du. Era berean, poliziek abusuak egin dituztela, hainbat oposiziogile auzitara eraman dituztela eta espetxeen egoera kezkagarria dela ohartarazi du erakundeak. Dena dela, Chavezek aurrerapausoak ere eman dituela aitortu du, eta "programa sozialak" jarri du horren adibide.
Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakunde (GKE) estatubatuarra kritikoagoa agertu izan da, eta, bigarren agintalditik aurrera, Chavezek botere gehiago bereganatzeko estrategia abiatu zuela azaldu du. "Auzitegi Gorenaren kontrola hartu zuten [chavistek], eta ahuldu egin zuten kazetariek, giza eskubiden aldeko ekintzaileek eta beste hainbat herritarrek euren eskubideak gauzatu ahal izateko ahalmena". Hala ere, Hugo Chavezek sustatutako Konstituzio Bolivartarrak "giza eskubide ugari bermatu" zituela aitortu du.
____________________________________________________________________________________
OHARRAK
(1) Gini koefizientea 0tik (berdintasun perfektua) 1era (muturreko desberdintasunak) kalkulatzen da. Hori horrela, Venezuelaren koefizientea 0,49koa zen 1998. urtean, Chavez agintera iritsi baino lehen, eta 2011.ean 0,39koa zen, NBEren Giza Asentamenduetarako Programaren (NBE-Habitat) arabera. Adibide bezala: Brasilen koefizientea 0,52koa zen 2011. urtean.
(2) Munduko Bankuak ez du datu berriagorik.
(3) Epe berean, Espainiaren ekonomia erdia hazi zen, % 26,3.
(4) Espainiaren hazkundea zertxobait handiagoa izan zen, % 16,1ekoa.
(5) Venezuelako inflazioa % 29,9koa zen 1998. urtean, eta % 27,6koa 2011.ean, Munduko Bankuaren arabera.
(6) Munduko Bankuaren arabera, 1998. urtean 19,42 homizidio izan ziren Venezuelan, 100.000 biztanleko, eta, 2009.ean, 49. Venezuelako Indarkeriaren Behatokiak (GKE independente bat) datu berriagoak ditu: 57 homizidio 2010.ean, eta 67, 2011.ean.
(7) Venezuela eta Paraguai Latinoamerikako herrialde ustelenak dira, Nazioarteko Gardentasuna GKE alemaniarraren esanetan.
OHARRA: Datuak biltzeko hautatutako urteak jatorrizko informazio iturriek zituzten azken datuen araberakoak izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da eta gasa % 30 garestitu, Qatarreko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako Burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoek, berriz, irekiera negatiboak espero dituzte, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".