Okhots itsasoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8,2 graduko lurrikara batek Errusia ekialdea astindu du

Agintariek, hasiera batean tsunami alerta ezarri dute Sajalin eskualdean, baina berehala indargabetu dute.

Richter eskalan 8,2 graduko lurrikara batek Errusia ekialdeako Sajalin eskualdea astindu du goizean.

Errusiako agintariek tsunami alerta ezarri dute hasiera batean Sajalin eskualdean eta Kuriles uharteetan, Okhots itsasoan izan den lurrikara indartsua eta gero, baina dagoeneko erretiratu dute abisua.

Inguru horretan urpekari nuklear ugari daude eta Sajalin uhartean Errusiako gas natural plantarik garrantzitsuena dago.

Pazifikoko Tsunamien Alerta Zentroak jakinarazi duenez, ez da tsunami suntsitzailerik espero itsasoan. AEBetako Lurrikarren Behatokiaren arabera, berriz, lurrikara 8:44ean jazo da, 600 kilometroko sakoneran.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X