Mediaset auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlusconiren zigorra berretsi du Italiako Auzitegi Gorenak

Lehen ministro ohiari ezarritako lau urteko espetxe-zigorra baieztatu du Gorenak, baina Milango Apelazio Gorteari bost urteko inhabilitazioa berriro aztertzea eskatu dio.
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE

Mediaset auzian iruzur fiskala egiteagatik Silvio Berlusconi lehen ministro ohiari ezarritako lau urteko kartzela-zigorra berretsi du Italiako Auzitegi Gorenak, baina Milango Apelazio Gorteari bost urteko inhabilitazioa berriro aztertzea eskatu dio.

Politikari uko egingo ez diola iragarri du Berlusconik. Zigorrak herritarren begiak zabaltzea espero du lehen ministro ohiak. Italiako epaile batzuek "menderatu" nahi dutela salatu du.

Bideo batean igorritako mezuan, zigorra bere aurkako "jazarpen" judizialaren adibide berri bat dela erantsi du Berlusconik.

Inhabilitazio epeak berriz aztertzeko auzia Milango auzitegiaren eskuetan berriro uztea erabaki du Gorenak. Horrela, erabakiak Italiako Gobernuari eta Berlusconiri arnasbidea eman die.

Asteartean, Fiskaltzak zigorra berrestea baina inhabilitazioa 3 urtera murriztea proposatu zuen. Atzo, Il Cavaliereren defentsak zigorra bertan behera uztea eskatu zuen.

Mediaset auzian, Mediaset auzian, Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiari lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, filmen salerosketan iruzur fiskala egiteagatik. Horrela, 2012ko urriaren 26ko epaia berretsi zuen Milango epaitegiak uztailean.

2012ko urrian lehen zigorra ezarri zioten, Mediaset auziagatik, eta 2013ko martxoan urtebeteko espetxe-zigorra ezarri zioten, Unipol auziagatik urtebeteko. Lehen ministroak helegitea aurkeztu zuen, baina alferrikakoa izan zen; izan ere, aurreneko zigorra berretsi zuten epaileek.

Alessandra Galli magistratua buru zela, Milango auzitegiak lau urteko kartzela-zigorra eta bost urteko inhabilitazioa berretsi zuen. Halaber, AEBetako filmen salneurria puzteagatik ere zigortu zuten. Gainera, dirua atzerrira eramatea egotzi diote.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X