Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlusconi: 'Errugabea naiz'

Iruzur fiskalagatik lau urteko kartzela-zigorra jarri diote Italiako lehen ministroari, baina ez duela "amore emango" nabarmendu du.
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. EFE

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak "errugabea" dela esan du, iruzur fiskalagatik lau urteko kartzela -zigorra jaso ostean, eta ez duela "amore emango" gaineratu du.

"Igande batean, abuztuak  4, itzaletan 40 gradu egiten dituenean eta errepideak erretzen duenean, ordu askoko bidai baten ostean, jende asko bere estimua erakustera etorri bada, nik neure konpromisoa mantendu behar dut, eta gogo eta pasio gehiagorekin aurrera egin", azaldu du Italiako buru ohiak.

Berlusconi bere alderdiko (Askatasunaren Alderdia) kideek antolatutako manifestaziora hurbildu diren ehunka pertsonei zuzendu zaie, Erromako egoitzaren aurrean, Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ostean babesa jasoz. Epai horrek Mediaset auzia deitutako zazpi urteko prozesuari amaiera jarri zion.

Berlusconi bere alderdiak Enrico Letta buru den koalizioko Gobernuari dion babesa errepikatu du. Halaber, Gobernuak aurrera jarraitu behar duela eta proposatutako neurri ekonomikoak onartu behar dituela gaineratu du.

Gobernuaren egonkortasuna eta jarraitasuna zalantzan jarri den unean, PDLren eta Lettaren Alderdi Demokrataren arteko tentsioak handituz, lehen ministro ohiak bere alderdiaren "erantzukizun zentzua" aldarrikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X