Norabide aldaketa Italian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlusconiren bigarrenak Lettari babesa ematea eskatu du

"Gure alderdiak bihar Lettari babesa eman behar diola uste dut. Ez dago talderik, ezta taldetxorik ere", adierazi du Angelino Alfano PDLko idazkari politikoak.
18:00 - 20:00
Berlusconiren alderdiko bigarrenak Lettaren alde bozkatzeko deia egin du

Angelino Alfano PDLko idazkari politikoa Enrico Letta Italiako lehen ministroarekin bildu da gaur. "Gure alderdiak bihar Lettari babesa eman behar diola uste dut. Ez dago talderik, ezta taldetxorik ere", adierazi du Alfanok bileraren ostean.

Carlo Giovanardi senataria Berlusconiren bigarrenaren uste berekoa da. PDL alderdiko kide gehienek Lettari babesa emango diote, Giovanardiren hitzetan. Bozketa asteazken honetan egingo dute Parlamentuan.

PDLko sektore erradikalak bost ministroen dimisioa erraztu zuen iragan larunbatean eta hauteskundeak aurreratu nahi ditu, baina talde oso txikia dira alderdi barruan, Giovanardiren ahotan.

40 baino gehiago

"Zenbakiak ditugu, 40 baino gehiago gara eta Gobernuaren oreka mantentzeko jarrera irmoa dugu. Konfiantza emango diogu Gobernuari", adierazi du PDLko senatariak Erroman.

PDLko talde parlamentario osoak Lettari babesa ematea ez du baztertu Giovanardik, "egoera etengabe aldatzen ari delako".

Italiako Parlamentuan, asteazken honetan, gertatu beharrekoa alda dezakete adierazpenek. Goizean Senatuan eta arratsaldean Parlamentuan, lehen ministroak agerraldiak egingo ditu babesa eskatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X