Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Libanon egindako erasoek 1.400 lagun hil dituzte dagoeneko

Gaur, larunbata, Israelgo Armadak baieztatu du Libano hegoaldean eta Beiruten hainbat eraso burutu dituela Hezbollahren milizien eta Palestinako Jihad Islamiarraren egituren aurka.

erasoak

Libanoko Gobernuaren arabera, 1.400 pertsona baino gehiago hil eta ia 4.300 zauritu ditu Israelek otsailaren 28az geroztik, herrialde horretan. Erasoek ez dute harrezkero etenik izan, eta gaur ere erasoaldi handia egin du Israelek.

Hain zuzen ere, Israelgo Armadak baieztatu du Libano hegoaldean eta Beiruten hainbat eraso burutu dituela Hezbollahren milizien eta Palestinako Jihad Islamiarraren egituren aurka.

Libanoko NNA albiste agentziak, bestalde, jakinarazi du Israelgo Armadak Libano hegoaldea suntsitzen jarraitzen duela. Iragarri zutena betez, Litani ibaia zeharkatzen duten zubiak eraisten ari dira, pasabide guztiak hondakin bihurtuz.

Zehazki, Libanoko Osasun Ministerioaren azken balantzearen arabera, 1.422 lagun hil, eta 4.294 zauritu dituzte gerra piztu zenetik. Hildakoen artean, 126 haur daude. Gainera, 441 ume zauritu ditu Israelek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek doako igeriketa-ikastaroen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainua hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Al-Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan aldi baterako igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X