Trumpek Irani gogorarazi dio 48 orduan iraungiko dela bere ultimatuma
"Gogoratzen al duzue Irani 10 eguneko epea eman niola akordioa adosteko edo Ormuzko itsasartea irekitzeko? Bada, denbora amaitzen ari da: 48 ordu geratzen dira infernua hasteko", esan du Trumpek Truth Social plataforman argitaratutako mezu batean.
AEBko presidente Donald Trumpek Irango agintariei ohartarazi die 2 egun barru amaituko dela Teherani emandako ultimatuma. Hortaz, orduantxe bukatuko zaie Trumpek Irango agintariei Ormuzko itsasartea erabat irekitzeko edo gerrari amaiera emango dion akordioa adosteko emandako epea.
"Gogoratzen al duzue Irani 10 eguneko epea eman niola akordioa adosteko edo Ormuzko itsasartea irekitzeko? Bada, denbora amaitzen ari da: 48 ordu geratzen dira infernua hasteko", esan du Trumpek Truth Social plataforman argitaratutako mezu batean.
Larunbat honetako Trumpen mezuak kutsu erlijiosoa ere badu. Bi eguneko epean Iranen erantzun bat heldu ezean, "Infernua piztu" egingo dela mehatxatu ostean, Trump Aste Santuaz baliatu da bere mezua "Jainkoari aintza" hitzekin bukatzeko..
Aste honetan bertan, Iranek baztertu egin du AEBrekin behin-behineko su-etena adostea, baina agintariek zehaztu dute prest egongo liratekeela gerraren "behin betiko amaiera" negoziatzeko, Abbas Araghtxi Atzerri ministroak gaur bertan azaldu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Sute batek Fontainebleauko baso ezagunaren zati bat kiskali du, eta litekeena da nahita piztutakoa izatea
Fontainebleauko basoan, Parisko hego-ekialdean, piztutako sute batek 800 hektarea inguru erre ditu dagoeneko, Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak astelehen honetan adierazi duenez.
Von der Leyen, sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina ezartzearen alde
Europar Batasunak haurrak Interneten babesteko har ditzakeen neurriei buruz aditu talde batek egindako txostenean oinarritutako proposamena da.
Iranek eta AEBk gogortu egin dituzte erasoak
AEBko indarrek Iranen aurka egindako erasoek Guardia Iraultzailearen erantzuna jaso dute, eta AEBren baseen aurka jo dute Ekialde Hurbileko zenbait herrialdetan.
27 pertsona hil dira Thailandian, Bangkokeko taberna batean izandako sutean
Dozenaka pertsona zauritu dira eta hogei inguru egoera kritikoan daude. Biktimak identifikatzeko lanean ari dira agintariak eta uste dute aire girotuko unitate batean izandako zirkuitulabur batek eragin duela sutea.
Ormuz "indarrez" kontrolatuko duela agindu du Iranek, Qatar, Oman eta Bahrain bonbardatu ostean
AEBrekin tentsioa areagotzen ari da, eta Washingtonek gutxienez 140 bonbardaketa egin ditu Iranen aurka.
Irango buruzagi gorenak Khameneiren heriotzarengatik mendekua hartuko duela agindu du
Zazpi egunotan aitaren hileta ospakizunetan parte hartu duten dozenaka mila herritarrei idatziz eskertu die Mojtaba Khameneik. Ali Khamenei hil zutenetik, ez da jendaurrean azaldu.
Trumpek onartu egin du Iranekin elkarrizketak berriro hastea, baina su-etena "amaitu" dela ohartarazi dio Teherani
Iranek, berriz, ukatu egin du AEBrekin elkarrizketa berriak eskatu izana. Bestalde, Iran "inoiz ez bezala" bonbardatzeko agindua eman dio AEBko presidenteak Pentagonoari, Errepublika Islamikoaren "konplot" baten ondorioz hiltzen badute.
Ali Khamenei aiatola Mashhaden lurperatu dute, sei eguneko hileta-zeremonien ostean
Irango lider gorena zenaren ehorzketarekin bukatutzat eman dituzte sei eguneko hileta-zeremoniak. Jendetza bildu da Irango kaleetan, eta erregimenak indar eta batasun irudia erakutsi nahi izan du.
NATOren goi-bileraren ostean Espainia "oso eskuzabal" aritu dela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Aliantza Atlantikoaren "ordainketa ugari" egiteko eskaerari erantzun dio, eta aliatuek Ankaran egindako bileraren ostean erakutsitako batasuna goraipatu du.
AEBek 90 helburu militar inguru bonbardatu dituzte Iranen, eta Teheranek base estatubatuarrei eraso egin die
Washingtonek Iranen aurkako beste erasoaldi militar baten berri eman du, esan dutenez, Teheranek Ormuzeko itsasartean merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzuteko. Iranek dio operazioak su-eten iraunkorra urratu duela.