Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Lurra, Orion ontzitik ikusita. Argazkia: NASA
Artemis II misioko astronautak astelehenean iritsiko dira Ilargira. Aurretik, NBC telebista kate estatubatuarrari emandako elkarrizketan, ziurtatu dute dagoeneko ikusi dutela Ilargiaren alderdi ezkutua.
Elkarrizketa horretan, Christina Koch astronauta harrituta eta eskertuta agertu da Lurraren satelite naturalaren alde ezkutua ikusteagatik.
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu du.
"Dena den, gure ilargi nabigatzailetik informazioa atera genuen, ikusitakoarekin alderatu genuen eta esan genuen: bai, bada Ilargiaren alderdi ezkutua", adierazi du Ilargira iritsi den lehen emakumeak.
Artemis II misioa bere une garrantzitsuenera bidean doa: Ilargiaren inguruko hegaldia egingo dute astelehenean. Orion ontzian, lau astronautak prestaketa zientifikoak egiten ari dira, Lurretik urruntzen jarraitzen duten bitartean.
Reid Wiseman komandantea, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen mugarri historiko baten protagonista izango dira, satelitearen alderdi ezkutura iritsi eta Lurretik 406.000 kilometro baino gehiagora izango baitira. Gizakia ez da inoiz Lurretik horren urrun egon.
Asteburuan, tripulazioa behaketa zientifikorako helburuak berrikusten aritu da. Taldeak Ekialdeko Arroa eta antzeko formazioak aztertuko ditu 6 orduko hegaldian, eguzki sistema ulertzeko funtsezkoak diren prozesuak aztertzeko.
Kelsey Young NASAko zientzia arduradunak behaketa horien garrantzia azpimarratu du, eta misioak giza begiek inoiz ikusten ez dituzten Ilargiko eskualdeak aztertzea eta zientzia planetarioan ikerketa lerro berriak irekitzea ahalbidetuko duela nabarmendu du.
Zailtasun teknikoak ditu bidaiak, eta ezustekoak ere izaten dira. Hala, astronautek komunaren arazoak konpondu behar izan dituzte. Aireztapen hodiak izoztu egin dira, eta horrek gorabeherak eragin ditu komunontzian, baina bigarrenez ere konpondu dituztela dirudi.
Eragozpen horiek gorabehera, misioak bere bideari eutsi dio, ibilbidea zuzendu beharrik gabe, eta horrek konfiantza handiagoa ematen die Ilargiaren inguruan egingo duten hegaldia arrakastatsua izango dela pentsatzeko.
Zeregin teknikoen eta eguneroko erronken artean, astronautek senideekin komunikatzeko denbora ere izan dute, eta lotura hori funtsezkoa da mugarri izango den misio honetan.
Satelitearen alderdi ezkutua ikuskatzeaz gain, misio honek Ilargia berriro zapaltzeko helburua erraztuko omen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Koro Barriolaren gorpua aurkitu dute Venezuelan, hondakinen artean hildako hirugarren euskalduna
81 urte zituen eta donostiarra zen; Alazne Solabarrieta eta Jon Sustacharen gorpuak aurkitu zituzten aurretik.
"Espainiarekin alferrik da": Trumpek merkataritza guztia eteteko mehatxua egin du
AEBko presidenteak merkataritza-trukeak hausteko asmoa agertu du Espainiak gastu militarra igotzeari uko egin ondotik; Espainiako Gobernuak, berriz, "lasaitasunez eta normaltasunez" hartu du mehatxua.
Trumpek amaitutzat eman du Iranekin adostutako su-etena eta dio ez duela gehiago negoziatu nahi
Donald Trump AEBko presidenteak Ankaran adierazi duenez, Iranekin adostutako su-eten akordioa "amaitu da", eta baztertu egin du negoziazioekin jarraitzea, herrialdea "gaixo, gaizto eta bortitzek zuzentzen" dutela iritzita.
AEBren erasoei "erantzun irmoa" emango diela mehatxatu du Iranek, eta Bahrainek eta Kuwaitek alarmak piztu dituzte
Irango agintariek salatu dutenez, AEBko bonbardaketek hautsi egin dute ekainean lortutako su-eten akordioa, eta Ameriketako Estatu Batuek diote Ormuzeko itsasartean ontzi komertzialen aurka egindako erasoei erantzun zietela.
Marine Le Pen hauteskundeetara aurkeztuko da, Justiziak zigorra murriztu ostean
Iazko martxoan, kargu publikoan aritzeko bost urteko inhabilitazioa eta lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten politikari ultraeskuindarrari, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Orain, zigor hori hiru urteko espetxe zigorrera eta 15 hilabeteko inhabilitaziora murriztuta geratu da eta ultraeskuineko liderrak iragarri du hauteskundeetan lehian arituko dela.
Politikaren itzala futbolean: Mussolini, Trump eta beste zenbait adibide
Balogunen indultuak mundu mailako oihartzuna izan du; Munduko Kopetan antzeko kasu gehiago izan dira.
Macronek Damaskora egiten ari den bidaiaren agendari eutsiko dio, bere hotelaren ondoan leherketa batzuk izan arren
Bi leherketa gogor izan dira astearte honetan Damaskon, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Siriako hiriburura egindako bisitarekin bat eginez. Agintarien esanetan, badira guxtienez 18 zauritu.
NATO osatzen duten herrialdeetako buruzagiak bilduko dira Ankaran, defentsa gastua eta Ukraina hizpide hartuta
Trump eta aliatu europarren arteko tentsio betean egingo da NATOren goi bilera, presidente estatubatuarrak defentsan gastu nahikorik ez egitea leporatzen baitie. Iazko goi bileran 2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu zuten.
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.