Azken homilia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Santuak gizakiaren arazoekin konpromisoa hartzeko deia egin du

Urteko bere azken homilian, Frantziskok eskatu du, halaber, "bizitzari balkoitik ez begiratzea", eta galdetu die fededunei zenbat eskaini dieten aurten "Jainkoari eta hurkoari".
Aita Santua, asteartean. Argazkia: EFE.
Aita Santua, asteartean. Argazkia: EFE.

Frantzisko aita santuak "bizitzari balkoitik ez begiratzeko" eta "gizakiaren arazoekin konpromisoa hartzeko" deiak egin ditu astearte arratsaldean Vatikanoko Basilikan ospatutako zeremonian. Jainkoaren Amaren, Lehen Bezperen eta Te Deum esker ona emateko erritua izan da.

"Urte berriko Erroma hobea izango da, urrunetik begiratzen duten pertsonak ez badaude, bizitza balkoitik ikusten duten eta gizakiaren arazoekin konpromisoa hartzen ez duten pertsonarik gabe", esan du Aita Santuak bere homilian. Gogorarazi duenez, zailtasunak dituztenak "gure anaiak dira".

Hain zuzen ere, Erroma hiria izan da protagonista urteko azken homilia honetan. Aita Santuak bertan dagoen bizi-kalitatearen inguruko hausnarketa egin nahi izan du, eta, halaber, bertako biztanleen bizi-kalitatearen ingurukoa. Zeremonian egon direnei galdetu die zer egin duten hiria "bizigarria" izateko, eta hiritar guztien ardurari hel egin dio, ez bakarrik agintarienari; izan ere, "hiria mosaiko bat bezalakoa da, eta bertan bizi diren guztiak baldosak dira”, bere esanetan.

Bestalde, Aita Santuak 2013an Jainkoari eta lagun hurkoari "eskainitako" denboraz galdetu die fededunei; izan ere, urtearen azken egunean maite ditugunekin biltzea da ohikoa eta "otar batean biltzen ditugu egun, aste eta hilabete bakoitzean bizitakoak, Jainkoari eskaintzeko".

Homiliaren amaieran, Aita Santuak Jesusen irudia eta San Petriren oina musukatu ditu. Basilikatik ateratzean ume bat musukatu du eta, ondoren, San Petri plazara gerturatu da Gabonetako jaiotza bisitatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X