Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Krisia Venezuelan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita santuak Venezuelan indarkeria etetea eskatu du

Nicolas Maduroren aurkako protestei buruz, aita santuak "elkarrizketa zintzoa" eskatu du "justiziak gaiak bideratu ditzan, denon onerako".
Frantzisko aita santua. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua. Argazkia: EFE

Frantzisko aita santuak Venezuelako egoerarekin arduratuta dagoela esan du eta, indarkeria eteteko, erantzukizunez jokatzeko eskatu du. Hori dela eta, gatazkarekin amaitzeko, elkarrizketaren alde egin du.

Nicolas Maduroren aurkako protesten aurrean, aita santuak "elkarrizketa zintzoa" eskatu du, "justiziak gaiak bideratu ditzan, denon onerako".

Azaroaren 6an, aita santua Enrique Caprilesekin bildu zen, eta Venezuelako oposizioko buruak gazteek idatzitako eskutitz batzuk eraman zizkion.

Nicolas Maduro presidentearekin, berriz, ekainaren 17an bildu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X