Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainak NDFren tratamendua pairatuko du

Ukrainak ez badu berehala Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza jasotzen, hondoratu egingo da. Jasotzen badu, berriz, hondoratuko direnak ukrainarrak izango dira.

Ukrainak ez badu berehala Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza jasotzen, hondoratu egingo da. Jasotzen badu, berriz, hondoratuko direnak ukrainarrak izango dira.

Ukraina ekonomikoki ia hondoa jota dago, 19 mila milioi euro behar beharrezkoak ditu, eta  Nazioarteko Diru  Funtsa dirutza hori uzteko prest dago. Baina gauza jakina da Nazioarteko Diru Funtsak ez duela dirua musutruk ematen, baldintzarik jarri gabe, eta jartzen dituen baldintzak beti murrizketak dakartza berarekin.

Lehenik eta behin, gastua murriztu beharko dute. Ukrainako Gobernuak jada 24.000 funtzionario kaleratzeko plana egina du, eta gastuak murrizteaz gain, energia bezalako oinarrizko produktuak garestitu beharko ditu. Errusiatik datorren gasaren prezioa jada % 30 garestitu da Ukrainan. Izan ere, Errusiak gasaren truke % 30 hori merkatzen zion Ukrainari Yanukovitx agintean zegoenean, baina presidentea agintetik kendu ostean, Putinenek deskontu hori kendu egin zion.

Orain, Nazioarteko Diru Funtsak exijitzen du ken ditzala kontsumitzaileek ordaintzen duten prezioa kontrolatzeko Ukrainako Gobernuak ematen dituen laguntzak, eta horrek esan nahi du  prezioa bat batean % 50 garestituko dela.

Guzti hori gutxi balitz, zerga guztiak igo beharko ditu: norberak ordaintzen dituenak eta baita kontsumoari ezartzen zaizkionak ere.

Datorren maiatzaren 25ean egingo dira hauteskundeak Ukrainan, eta bertako herritarrak  gerrikoa ondo estututa joango dira botoa ematera.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X