NATOk Europa ekialdearen babesa indartuko du airez, lurrez eta itsasoz
Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak asteazken honetan jakinarazi duenez, Europa ekialdeko herrialdeetan babesa indartuko du "airez, lurrez eta itsasoz", hain zuzen ere, Ukrainako krisiaren aurrean Aliantzako herrialdeak babesteko.
"Hegazki gehiago egongo dira zeruan, itsasontzi gehiago itsasoan eta bitarteko gehiago lurrean", adierazi du Rasmussenek kazetarien aurrean. Halaber, Ukrainako krisiari aurre egiteko "bide bakarra" politikoa dela nabarmendu du.
Ipar Atlantikoko Kontseiluak (28 aliatuetako enbaxadorek osatzen dute) neurri batzuk adostu ditu asteazken honetan, euren arteko "elkartasuna" erakusteko eta defentsa kolektiboa indartzeko, Philip Breedlove Europan NATOko komandante nagusiak prestatutako aholkuen oinarrietan.
Rasmussenek azaldu duenez, neurri militarrek aireko patruilen irteera gehiago hartuko dituzte, herrialde baltikoetan, baita barkuak ere Baltikoko itsasoan eta Mediterraneoan, beharrezkoa den beste lekuez gain.
Nazio aliatuen pertsonala "disposizio, entrenamendu eta ariketetara zabalduko" da. Aliantzako defentsa planak "berrikusi eta berrindartu" egingo direla gaineratu du.
Bandera errusiarreko sei ibilgailu militar Sloviansk hirian sartu dira
Bandera errusiarra daramaten sei ibilgailu blindatu Ukrainako Sloviansk hirian sartu dira, Reuters albiste agentziak zabaldu duenez. Sloviansk herrialdearen ekialdean dago, eta egunotan istiluak izaten ari dira bertan Errusiaren aldekoen eta ukrainazaleen artean.
Reuters agentziak galdetutako lekukoen arabera, sei ibilgailu sartu dira hirian, eta 15 bat militar zihoazen barruan. Horien esanetan, ez dute identifikaziorik eta uniforme ezberdinak dituzte. Hirian barrena ibili ostean, udaletxearen aurrean gelditu dira; Errusiaren aldekoek kontrolpean duten eraikinetako baten aurrean, hain zuzen ere.

Ukrainako Defentsa Ministerioak berretsi egin du Ukrainako Armadaren blindatutako sei ibilgailuak Errusiaren aldeko manifestarien eta aktibisten eskuetan izatera pasatu direl
Errusiazaleek Donetsk hiriko udaletxearen kontrola hartu dute
Armatutako 20 pertsonak Ukraina ekialdeko Donetsk hiriko udaletxearen kontrola hartu dute, Udaleko bozeramaileak baieztatu duenez. Horren esanetan, errusiazaleek oraingoz ez dute inolako eskaririk egin.
Bandera ukrainarra daramaten ibilgailu blindatuak Ukrainako Kramatorsk hirian sartu dira
Ukrainako bandera zeramaten hainbat ibilgailu militar herrialdearen ekialdeko Kramatorsk hirian sartu dira asteazken goizean. Interfac Ucrania albiste agentziak azaldu duenez, errusiazaleek presentzia handia dute hirian.
Kramatorks News egunkariak blindatuen inguruko irudiak zabaldu ditu, eta Infanteria Arineko ibilgailuak direla nabarmendu du. Halaber, zenbait herritar blindatuei bidea oztopatzen aritu omen dira.
Terrorismoa Ukrainara esportatzea egotzi dio Ukrainak Errusiari
Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak terrorismoa Ukrainara esportatzea egotzi dio Errusiari.
"Errusiako Gobernuak segituan geldiarazi behar ditu distrazioaz arduratzen ari diren Inteligentziako taldeak, terroristak epaitu behar ditu eta eraikinak huts ditzatela eskatu", gaineratu du.
Vladimir Putin: "Ukraina gerra zibilaren atarian dago"
Ukraina gerra zibilaren atarian dagoela ohartarazi dio Vladimir Putin Errusiako presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari, Ukrainako Gobernuak herrialdearen ekialdean operazio militar bat abiarazi eta gero.
Errusiako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, Ukrainako egoeraz eta bertako Gobernuak ekialdeko protestak bertan behera uzteko indarra erabiltzeko egindako hautuaz hitz egin dute Putinek eta Merkelek.

Putinen arabera, gatazkak azken egunotan izan duen bilakaera ikusita, "Ukraina gerra zibilaren atarian dago".
Ostegunean Errusia, Ukraina, AEBko eta Europar Batasuneko ordezkariek bilera egingo dute Genevan, eta aipaturiko batzarrak Ukrainako gatazka bakebidean jartzea espero dute Errusiak eta Alemaniak.
Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak nazioarteko komunitateari Kieveko agintarien aldetik Ukraina ekialdean indarraren erabilera gaitzestea eskatu dio, Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiarekin telefonoz izandako hizketaldi batean.
Ban Ki-moonek NBEn tropak Ukrainara bidaltzea baztertu du
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak baztertu egin du NBEren tropak Ukrainara bidaltzea, bide hori "une honetan" ez litzatekeela baliagarria argudiatuta. Halaber, Ukrainara soldaduak bidaltzeko Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren onespena beharrezkoa dela nabarmendu du.
Ukrainako krisiak lurraldean ez ezik mundu mailan ere ondorioak dituela adierazi du Ban Ki-moonek. "Nazio Batuen Erakundeko Gutuneko oinarrizko printzipioekin zerikusia du. Lurralde batasuna eta subiranotasuna errespetatu egin behar dira, eta horiei ez zaie eraso egin behar. Hori da nazioarteko komunitateari eskatzen ari natzaiona, bereziki, gatazkan nahastutako aldeei".
Bestalde, Nazio Batuen Erakundeko soldaduak Ukrainara bidaltzeko Segurtasun Kontseiluaren onespena beharrezkoa dela adierazi du: "Segurtasun Kontseiluaren agindurik eta baimenik gabe ezin dut inolako erabakirik hartu". Errusia Segurtasun Kontseiluko kide da, eta betoa jartzeko aukera dauka bertan.
Ukrainako ekialdean bizi den egoerarekin kezkatuta agertu da Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia, eta tentsioa murrizteko eskakizuna egin die aldeei.
Vladimir Putin Errusiako presidentearekin telefonoz hitz egin du Ban Ki-moonek. "Egoera oso aldakorra" dela ohartarazi du NBEko idazkari nagusiak. "Krisiak okerrera egiten badu oso kaltegarria izan daiteke", erantsi du, horren bozeramaileak agiri batean azaldu duenez.
Operazio militarra Ukraina ekialdean
Ukrainako Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez, Indar Armatuak "operazio berezia" egiten ari dira Kramatorks hirian, errusiarren aldeko aktibisten presentzia handia baitago bertan.
Hainbat pertsona hil dira astearte honetan, ukrainarren eta Errusiaren aldeko milizien artean izandako borrokaldietan, Kramatorsk hiriko aerodromoan, Donetsken.
"Bai, hildakoak daude", baieztatu dio Ukrainako Defentsa Ministerioko bozeramaile batek UNN agentziari.
Kramatorskeko aerodromoa berreskuratu dute
Bestalde, Oleksandr Turtxynov Ukraniako behin-behineko presidenteak iragarri duenez, Ukrainako indarrek Kramatorskeko aerodromoaren kontrola berreskuratzea lortu dute, Errusiaren aldeko aktibistek hartu ostean, Interxak agentziaren arabera.
Hainbat tiroketa izan ostean, Ukrainako soldatuak aerodromoan sartu direla eta horren kontrola bere gain hartu dutela jakinarazi dute hainbat komunikabidek. Erasoan lau pertsona hil direla azaldu du Errusiako prentsak, baina ez dago Ukrainako Gobernuaren baieztapen ofizialik.
Terrorismoaren aurkako operazioa, Slaviansken ere
Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak Sloviansk hirian, herrialdearen ekialdean, terrorismoaren aurkako beste operazio bat abiatu dutela baieztatu du.
Halaber, Ukrainako Armadako hogei bat ibilgailu blindatuk osatutako konboi bat eta 500 soldadu sartu dira astearte hoentan hiri horretan, Itar-Tass eta Interfax Errusiako agentziek jakitera eman dutenez.
AEBk Errusiari Ukraina ekialdeko "probakazioa" berehala gelditzea eskatu dio
AEBk Moskuri "berehala" Ukraina ekialdean "probokazioa" gelditzea eskatu dio, Kieven Gobernuaren aurka egin duten Errusiaren aldeko milizien babesa kenduta.
"Probokazioaren berehalako amaiera ikusi nahi dugu" Ukraina ekialdean, azaldu du Marie Harf Estatu Departamentuko bozeramaileak, prentsaurrekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "substantzia kimiko ezezagun bat" botatzea leporatu dio FINULek Israeli
Nazio Batuen Libanoko Bitarteko Indarrak adierazi du kezkatuta dagoela kimiko horiek osasunean, nekazaritza-lurretan eta zibilak beren etxeetara itzultzean izan dezaketen eraginagatik.
Mikel Reparazek egungo egoera geopolitikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko dute bihar Bilbon
EITBren nazioarteko arduradunak lehia geopolitikoaren eremu liskartsuenetan grabatutako bideoak ikusentzunezko lan batean bildu dituzte. Dokumentala BBK Aretoan izango da ikusgai, eta ondoren, sosaldia antolatu dute.
AEBk irlaren kontrola bereganatzeko helburua izaten jarraitzen duela ohartarazi du Groenlandiako lehen ministroak
AEBko presidenteak diskurtsoa leundu eta indarra erabiltzeko mehatxuetan atzera egin duen arren, Groenlandiak uste du presioak bere horretan jarraitzen duela.
Ehunka hildako Kongoko meategi batean izandako luizi batean
Luizia joan den ostegunean gertatu zen, M23 matxino-taldearen kontrolpean dagoen meategi batean. Hildako gehienak artisau-meatzariak dira, baina meategiaren inguruan lan egiten zuten merkatari txikiak eta inguruko herrixketako bizilagunak ere hil dira.
Grammy sarien aurkezlea salatzeko mehatxua egin du Trumpek, Epsteinen uhartean egon zela esan zuelako
Trevor Noahk egindako bakarrizketetako batean esan zuenez, Trumpek "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin egoteko", Groenlandiari erreferentzia eginez.
Mette-Marit Norvegiako printzesa, Elon Musk eta Jose Maria Aznar: Epstein pederastaren artxiboetan agertu berri diren izenak
Jeffrey Epstein sexu-delitugilearen artxiboetako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ditu AEBk. Bertan, politikarien eta Europako ehundutako sare handiaren isla.
Liam Conejo bost urteko mutikoa eta bere aita aske utzi dituzte eta Minnesotara itzuli dira
Fred Biery Texasko epaile federalak Liam eta Adrian Conejo behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen larunbatean, irekitako immigrazio prozedura ebazten den bitartean. Aita-semeak ICEk atxilotu zituen Minnesotan, eta horrek haserrea eragin zuen herrialde osoan.
Rafahko pasabidea ireki dute, ia bi urtez itxita egon ondoren
Egiptoko segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, egunean 150 pertsona atera ahalko dira Gazako Zerrendatik, eta 50 sartu.
Trumpek Irani eraso egiteko mehatxua berretsi du, Khameneik gatazka eskualde osora zabalduko dela ohartarazi ostean
Teheranekin gai nuklearren inguruan itun bat lortzea espero duela adierazi du AEBko agintariak, baina gehitu duenez, "akordiorik lortzen ez badugu, orduan jakingo dugu Khameneik arrazoia zuen ala ez".
Costa Ricak eskuinerako bidean jarraitzen du, eta Laura Fernandez izango du presidente
Lehen itzulian gehiengo zabalez irabazi du, eta aldaketa "sakonak eta atzeraezinak" agindu ditu. Oposizioak, berriz, ohartarazi du ez duela onartuko "bidegabekeriarik".