Krisia Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obama: 'Errusiak jarrera aldatzen ez badu, zigor gehiago izango dira'

Ukrainako tentsioa baretzeko Geneven lortutako akordioan adostutakoa betetzen ez badu, zigor gehiago izango direla iragarri du AEBetako presidenteak.
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EiTB
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EiTB

Barack Obama AEBetako presidenteak ostegun honetan iragarri duenez, Errusiak joan den astean Ukrainako tentsioa baretzeko Geneven lortu zuten akordioa betetzen ez badu, zigor gehiago izango dira.

"Orain arte, behintzat, ez dugu ikusi Errusiak Geneveko akordioari men egin dionik", esan du Obamak, Shinzo Abe Japoniako lehen ministroarekin bilera izan ostean eskaini duen prentsaurreko batean. "Zigor gehiago ezartzeko aukera izan litekeela uste dugu", gaineratu du.

Obamaren ustez, Errusiak jarrera aldatuko balu zigor gehiago ekidingo lituzke, baina "orain arte ez dirudi horrela egingo duenik".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X