General Motors
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GMk kalte-ordainak iragarri ditu 13 hildako eragin dituen akatsagatik

2,6 milioi ibilgailutan egondako akatsa da eta, horren ondorioz, gutxienez 13 pertsona hil dira. 15 langile kaleratuko ditu General Motorsek.
Mary Barra General Motors etxeko kontseilari delegatua
Mary Barra General Motors etxeko kontseilari delegatua. Argazkia: EFE

General Motors enpresak bere gain hartu du 2,6 milioi ibilgailutako akatsaren erantzukizuna, akats horren ondorioz, gutxienez 13 pertsona hil ostean. 15 langile kaleratuko ditu enpresak eta kalte-ordainak iragarri ditu biktimentzat.

Mary Barra General Motors etxeko kontseilari delegatuak iragarri ditu neurriok, Detroiteko egoitzan langileekin egindako bileran.

Izan ere, astelehenean horren inguruko barne-txostena jaso zuen Barrak, Anton Valukas AEBko garai batelo fiskal nagusiaren eskutik. Valukasek ignizio sisteman izandako akatsaren inguruko ikerketa egin du konpainia barruan.

Barrak adierazi duenez, txosten horrek agerian utzi du ''arduragabekeri eta gaitasun eza'' izan dela akatsaren aurrean konpainiak izan duen jardunean. Hala, ikerketak erakutsi du hainbat langileek ez zutela jakitera eman zenbait bizi salba zitzakeen informazioa; beste hainbatek ez zuten erantzukizuna bere gain hartu, Barraren arabera.

Ondorioz, GMko buruak iragrri du 15 langile kaleratuko dituztela, eta beste seiren kontra diziplina-neurriak ezarriko dituztela. Konpainiak, dena den, ez du langileen izenik eman.

Akatsak AEBko 2,6 milioi ibilgailuren ignizio sistemari eragiten dio eta, horren ondorioz, gerta daiteke airbag sistema ez aktibatzea istripua dagoenean.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X