Gutxienez 80 haur hil dira Palestinan azken 48 orduetan
Zure interesekoa izan daiteke
Irango protesten aldeko mobilizazioak, Europan zehar
Milaka pertsona atera dira kalera Parisen, baita Lisboan eta Londresen ere. Erresuma Batuko hiriburuan Irango enbaxadaren aurrean bildu dira eta bandera kendu dute. Bestalde, Frantziak, Alemaniak eta Erresuma Batuak Irango protestetan izandako heriotzak gaitzetsi dituzte.
Gutxienez 586 lagun hil dira jada Irango protestetan eta 10.600 baino gehiago atxilotu dituzte
Islamiar Errepublikaren aurkako ekintza militarrak egitea aztertzen ari omen da Donald Trump, hainbat hedabideren arabera. Halakorik egitekotan, Israel eta AEB bera "jomuga" izango dituztela ohartarazi du Iranek.
Irango protestetan hildakoen lehen irudiak zabaldu dira
Nazioarten eguneko irudia Irango protestetan hildakoen lehen irudiak dira. Irango protestetan hildakoen lehen irudiak zabaldu dira, izan ere, arratsaldean. Irudietan, dozenaka eta dozenaka gorpu ikusten dira kaleetan, lurrean botata. Komunikazioak eten egin zituen orain hiru egun erregimenak eta, horregatik, zaila da jakitea zer den benetan gertatzen ari dena eta zenbat diren hildakoak. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 500dik gora dira hildakoak eta 10.000 atxilotuak.
Nicolas Maduro, AEBtik: "Ondo gaude, borrokalariak gara"
Buruzagi chavistaren semeak abokatuekin hitz egin ostean azaldu du zein den bere aitaren egoera. "Indartsu" dagoela esan du, eta atxilotu zituztenean bortizkeria erabili zutela salatu du.
"Berandu baino lehen" akordio batera iristeko eskatu dio Trumpek Kubari, Venezuelako petrolioaren afera gogora ekarrita
Kubako kantziler Bruno Rodriguezek adierazi du bere herrialdeak ez duela ordainik jaso beste inori eskainitako segurtasun zerbitzuengatik.
AEBk maila handiko beste eraso bat egin du Estatu Islamikoaren aurka Sirian, hiru estatubatuar hil ostean
AEBko Indar Armatuek bigarren bonbardaketa sorta bat egin dute larunbat honetan Sirian, Estatu Islamikoaren (ISIS) aurka, abenduan hiru estatubatuar (bi soldadu eta interprete bat) hil ostean. "Gure mezuak indartsu jarraitzen du: gure borrokalariak zauritzen badituzu, munduko edozein tokitan aurkitu eta hil egingo zaitugu; ez du axola zein gogor saiatzen diren justizia saihesten", ohartarazi du AEBko Komando Zentralak (Centcom).
Protesta egiten jarraitzen dute Iranen, eta Trumpek "laguntza" eskaini die "askatasuna" lortzeko
Gobernuz kanpoko erakundeek Gobernuaren aurkako protestetan 50 pertsona baino gehiago hil direla jakinarazi, eta Internet eta telefonia zerbitzuen itzalaldia izan ostean, milaka pertsona kalera atera dira berriro. Donald Trump AEBko presidenteak azpimarratu du "Iran askatasunari begira" dagoela, "inoiz ez bezala".
Sheinbaumek berretsi du AEBrekin koordinatzen ari dela, eta Mexikoren subiranotasuna ez dela negoziatzen
Mexikoko presidentea munduko edozein herrialderekin eta, bereziki, AEBrekin hitz egiteko prest agertu da, baina argi utziz iparraldeko bizilagunaren aurrean ez dela makurtuko.
Chavistak mobilizatu egin dira Maduro eta emaztea Venezuelara itzultzea eskatzeko
Agintariek kalean jarraitzeko eta Delcy Rodriguez presidente berriari babesa emateko deia egin dute.
Milaka manifestari atera dira kalera Minneapolisen, immigrazi agente batek Renee Good tiroka hil izana salatzeko
Milaka manifestari atera dira larunbat honetan berriro Minneapoliseko erdiguneko kaleetara protestan, Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuko agente batek emakume bat hil ostean pasa den asteazkenean. Minnesotako Etorkinen Eskubideen aldeko Ekintza Batzordeak deitu du manifestazioa, hilketa izan zen tokitik oso gertu. Bertako buruzagiek, Tim Walz gobernadoreak barne, Minnesotako Atxiloketa Kriminalen Bulegoa auzian inplikatzeko beharra defendatu dute, baina erakunde horretatik salatu dute Ikerketa Bulego Federalak (FBI) betoa jarri diela kasuarekin zerikusia duen materiala eskuratzeko. FBIk bere esku bakarrik utzi du ikerketa.