'Sewol' ferryaren tragedia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apirilean hondoratu zen ferry hegokorearraren jabea hilik aurkitu dute

304 pertsona hil ziren hondoratzearen ondorioz, eta enpresa horren burua ihes eginda zegoen.
Sewol ferrya. EFE
Sewol ferrya. EFE

Yoo Byung-eun, apirilean hondoratu zen Sewol ferry hegokorearraren enpresaren jabea, hilik topatu dute, Hego Koreako Poliziak baieztatu duenez.

304 pertsona hil ziren hondoratzearen ondorioz, eta Byung-eun herrialdeko pertsona bilatuena zen ordutik, ihes egin baitzuen. Biktima gehienak 16 eta 17 urte arteko ikasleak ziren.

Gorpua ekainaren 12an topatu zuten, Suncheon herrian (Seuldik 300 kilometro hegoaldera), eta orain identifikatu dute, DNA proba bati esker. Hilotza ustelduta zegoen, eta ez zuen indarkeria zantzurik. Oraindik ez dago argi nola eta zergatik hil zen.

Yoo Byung-eun enpresaburua, artista eta sekta erlijioso baten sortzailea zen, eta maiatzetik Hego Koreako pertsona bilatuena zen. Poliziak 500.000 dolarreko saria eskaini zuen hori entregatzearen truke.

Enpresaburu horrek ez zuen akziorik ferryaren enpresan, baina horren jabetzat jotzen zuten.

Ontziak oinarrizko segurtasun-neurriak urratu zituen. Adibidez, zama baimendutakoa baino hiru aldiz handiagoa zen. Gainera, Fiskaltzak dirua desbideratzea eta beste hainbat delitu egitea egotzi zizkion enpresaburuari.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X