Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Bonba hegazkin britainiar bat, Diego Garcia uharteko basean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Iranek bi misil jaurti ditu AEBk eta Erresuma Batuak Diego Garcia uhartean, Indiako ozeanoan, duten base militarraren kontra, baina batek ere ez du jo.
The Wall Street Journal AEBko egunkariak eman du horren berri, eta bi herrialde horietako iturriek baieztatu dute gerora. Horren arabera, misiletako batek kale egin du bidean, eta AEBko Armadaren ontzi batek geldiarazi du bestea.
Kokaleku estrategikoa
AEBk atzerrian egiten dituen operazioetarako gune estrategikoa da Diego Garcia uharteko basea, eta Irango kostaldetik ia 4.000 kilometrora dago. Orain arte, gehienez ere 2.000-2.500 kilometrora hel zitezkeen misilak bota ditu Iranek. Eraso horrek, baina, kezka sortu du AEBko eta Erresuma Batuko analisten artean, eta Defentsa Ministerioak "arriskutsutzat" jo du.
Uharteak ferra forma du, eta 27 kilometro koadroko azalera. Indiatik 1.600 kilometrora dago, eta leku estrategikoan dago: Afrika, Persiar golkoa, Asia hegoaldea eta Indonesia bitartean.
Gerraontzi eta hegazkin ontziak aireratzeko eta lur hartzeko toki paregabean dago, eta Txinak Indiako ozeanoan duen eragina gutxitzeko erabiltzen ari da AEBko Gobernua. Garrantzi geopolitiko itzela du, beraz, eta munduko petrolio ekoizpenaren zati handi bat bertatik igarotzen da.
1968an eraiki zuten base militarra, polemika betean. Izan ere, gobernu britainiarrak bertako herritarrak Mauriziora eta Seychelle uharteetara indarrez bidali zituen. Bertakoek urteak daramatzate Diego Garciara itzultzeko aldarrikapena egiten.
Gerra Hotzaren garaian berebiziko garrantzia izan zuen Sobiet Batasunaren jarduna zaintzeko, eta azken hamarkadetan Afganistango eta Irakeko gerretan aritzeko abiapuntu izan dute AEBk eta aliatuek.
AEBk duela gutxi berritu du basea erabiltzen jarraitzeko baimena, 2030era arte.
Laugarren astean sartu da gerra
Gaur hiru aste hasi zituzten AEBk eta Israelek Iranen kontrako erasoak, eta azken orduetan Erresuma Batuak bere baseak erabiltzeko baimena eman dio AEBri.
Irango agintariek egindako azken kontaketaren arabera, 1.200 pertsona baino gehiago hil dira Israelen eta AEBren erasoaldiaren ondorioz; Human Rights Activists in Iran gobernuz kanpoko erakundearen arabera, ordea, 3.000tik gora dira hildakoak, gehienak zibilak. Libanon ere asko hazi da biktimen kopurua; Israelek martxoaren 2an ekin zion Hezbollah milizia xiita libanoarraren kontrako oldarraldiari, eta 1.021 pertsona hil eta 2.641 zauritu ditu ordutik.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.