Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Irango buruzagi gorena, Mojtaba Khamenei. Artxiboko argazkia: Europa Press
Iranek Oman eta Turkiaren aurkako erasoetan parte hartu izana ukatu du gaur Mojtaba Khamenei Irango buruzagi gorenak. Testuinguru horretan, Khameneik esan du ekintza armatu horiek Tel Aviven “bandera faltsuko operazioak” direla, Ekialde Hurbileko gerraren testuinguruan.
“Etsai sionistaren tranpa bat da, bandera faltsuko operazioen taktika baliatuta Islamiar Errepublikaren eta bizilagunen arteko banaketa sortzeko, eta beste herrialde batzuetan ere gerta liteke", gaineratu du Irango buruzagi gorenak, Teheranek Doharekin eta Ankararekin dituen "harreman onak" nabarmendu ostean.
Khameneiren arabera, "Iranen frontea Israelen eta AEBren pentsamolde ziztrin eta zekena baino askoz handiagoa da". Ildo horretatik, herrikideen batasunerako deia egin du. "Zuon artean sortu den batasun bereziaren ondorioz, herrikideak, jatorri erlijioso, intelektual, kultural eta politikoetan dauden desberdintasun guztiekin, haustura jazo da gure etsaiaren baitan", esan du.
Testuinguru horretan, "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da IRIB irrati katean islamiar komunitateari eskainitako hitzaldian, ramadanari amaiera eman dion jardunaldian.
"Beharrezkoak diren neurriak hartzeko prest nago", esan du Irango buruzagi gorenak, bi herrialdeetako agintariek musulmanen jaiaren amaieraren harira behin-behineko su-eten bat adostu ostean.
Era berean, “barneko zein kanpoko etsaiei segurtasuna kendu” behar zaiela azpimarratu du Khameneik, Israelek Teheranen eginiko eraso batean Esmail Khatib Inteligentzia ministroa hil ostean.
Mojtaba Khamenei martxoaren 8an izendatu zuten Irango buruzagi goren, aita ordezkatzeko; izan ere, otsailaren 28an hil zuten AEBk eta Israelek Ali Khamenei. Ordutik, ez da Mojtaba Khameneiren grabaziorik edo irudirik zabaldu, eta bere mezuak idatzizko komunikatuen bidez hedatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.