Hegoafrika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pistoriusi homizidio arduragabea leporatu diote

Epailerentzat frogatuta geratu da korrikalariak nahita egin zuela tiro etxeko komuneko atearen kontra, baina atzean zegoen pertsona hiltzeko asmorik gabe.
Oscar Pistorius atleta hegoafrikarra. Argazkia: Efe

Epaileak homizidio arduragabea leporatu dio Oscar Pistorius atleta hegoafrikarrari, Reeva Steenkamp emaztea tiroka hiltzeagatik 2013ko otsailaren 14an. Ebazpen horren arabera, korrikalariak 15 urtera arteko kartzela-zigorra jaso lezake, Hegoafrikako zigor kodean agertzen denez. Hilabete barru jakinaraziko diote zigorra zenbatekoa izango den, eta ordura arte, epaileak baldintzapean aske utzi du atleta hegoafrikarra, ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita.

Pistoriusen kontrako hilketa salaketa aho batez kendu dute, komuneko atearen kontra tiro egin zuenean ez ziola emazteari eman nahi  iritzita. "Ezin da esan tiro egiten hasi zenean inor hilko zuela pentsatu zuenik", adierazi du epaileak ebazpena irakurri duenean.

Gainera, ate atzean zegoena emaztea zela jakin zuenean izandako jarrera –berehala  laguntza eskatzea eta negarrez Poliziari deitzea-  "kontraesanean dago" hilketa bat egin nahi duen pertsona baten jarrerarekin.

Epaileak irakurritako ebazpenean akusatuaren bertsioa onartzen da, hein batean. Izan ere, Pistoriusek esan zuen izututa egin zuela tiro, etxean lapur bat sartu zelakoan. Hala ere, Auzitegiak gaineratzen du akusatuak telefonoz edo kalera aterata eska zezakeela laguntza, baina arma hartu eta komuneko ateari tiro egitea erabaki zuela. Horregatik, arduragabekeriaz jokatu zuela ebatzi du, eta hori nahikoa da homizidio deliturako.

15 urte

Korrikalariak orain hamabost urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake, baina aste batzuk barru jakingo da.

Era berean, epaileak armak arduragabekeriaz erabiltzeagatik ere zigortuko du Pistorius, 2013ko urtarrilean Johannesburgoko jatetxe batean lagun baten pistolarekin nahi gabe tiro egiteagatik.

Bestetik, ezin izan dute frogatu 2012ko irailean auto ireki batetik tiro egin zuenik.

Albiste gehiago mundua

Washington (USA), 14/07/2025.- NATO Secretary General Mark Rutte (L) shakes hands with US President Donald Trump during a meeting in the Oval Office of the White House in Washington, DC, USA, 14 July 2025. EFE/EPA/YURI GRIPAS / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin

Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.

Gehiago kargatu