Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Desberdintasun sozialek Obama zigortu dute

Alderdi Demokrataren porrota baieztatu da hauteskunde hauetan, eta beraz, baita Barack Obama presidentearena ere.

Alderdi Demokrataren porrota baieztatu da hauteskunde hauetan, eta beraz, baita Barack Obama presidentearena ere. Alderdi Errepublikanoak Kongresuko bi ganberak kontrolatuko ditu, Senatua eta Ordezkarien Ganbera, eta Obamaren jarduna erabat oztopatuko du.

Arraroa da Obama modu honetan zigortzea, Estatu Batuetako ekonomia bide onean doanean. Beraiek izan ziren krisia sortu zutenak, besteei kutsatu zietenak ere bai, baina lehenengoak izan dira sendatzen, gainontzekoek gaixo segitzen duten bitartean.

Obamak langabezia ehuneko zortzitik gora zegoenean hartu zuen boterea, eta orain ehuneko 6tik behera dago. Defizit publikoa ere ehuneko hirutik behera dago. Ekonomia ehuneko 2tik gorako martxan ari da hazten.

Atzeraldia oroitzapen bat besterik ez da Estatu Batuetan. Baina, hala ere, Obamak eta bere alderdiak ez diote hauteskundeetan probetxurik ateratzen. Arrazoietako bat zera da, ekonomia hazi egin dela, baina horren onurak ez direla guztientzat berdinak. Aberatsak aberatsago dira, eta pobreek ezin dute pobrezia atzean utzi. Beraz, pobreek uste dute Obamak huts egin diela eta ez dira botoa ematera joan. Aberatsek berriz, betiko moduan errepublikanoei eman diete botoa.

Gakoa gizartean dauden desberdintasunak dira, eta hori Europako hauteskundeetan ere eragiten ari da. Asko gainera.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X