Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko demokraziaren bitxikeriak

Hauteskunde legegileek agerian utzi dituzte AEBn demokraziak dituen arazoak.

Hauteskunde legegileek agerian utzi dituzte AEBn demokraziak dituen arazoak.

Abstentzioa % 60koa izan da. Gutxiengoak, hispanoak batez ere, etxean geratu dira. Parte hartzerik handiena zurien artean izan da. Hautagaiek 2.000 milioi dolar baino gehiago gastatu dituzte kanpaina lotsagarri batean.

Inork ez du azaldu zein den bere programa. Telebista iragarkiek hautagaiaren programa azaldu beharrean, arerioak iraintzeko baino ez dira izan.

2008an, Obama Etxe Zurira iritsi zenean, bazirudien AEB aldatuta zegoela; Bushen ondotik, herrialdea aro berria hasteko prest zegoela. Ez dago halakorik.

Bada, ordea, azpimarratu behar den zerbait. Asteartean errepublikanoek irabazi ondoren, pentsa liteke AEB are eskuinekoagoa dela. Baina, hainbat estatutan, hauteskundeekin batera, herri galdeketak egin ziren gizarte gaiak erabakitzeko. Esate baterako, gutxieneko soldataren igoeraz, marihuana (kalamua) legeztatzeaz edo abortu eskubideari eusteaz.

Gehienetan aukera aurrerakoiek irabazi dute, baina errepublikanoek irabazi duten estatuetan ere bai.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X