Ikertzen ari dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarrik gabe geratu da Turkia

Turkiako probintzia gehienak eta Istanbul edota Ankara hiriak argindarrik gabe geratu dira, eta erabat kolapsatuta daude une honetan.

Turkiako probintzia gehienak eta Istanbul edota Ankara hiriak argindarrik gabe geratu dira, eta erabat kolapsatuta daude une honetan.

Ahmet Davutoglu lehen ministroak azaldu duenez, Gobernua “aukera guztiak” aztertzen ari da, eta ez dute terrorismoaren aukera baztertzen.

Turkiako Hurriyet egunkariaren arabera, baliteke argindarra banatzeko sisteman gertatutako akatsa izatea egoera horren jatorria.

Ankara eta Istanbul bezalako hiriak trenik, metrorik eta garraio publikorik gabe daude. Erietxe eta lantegietan ere lanik egin ezinda daude. Energia Ministerioan krisi-kabinetea batzartu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X