FARCek gutxienez 10 militar kolonbiar hil ditu eraso batean
FARCek gutxienez 10 militar kolonbiar hil eta beste sei zauritu ditu Cauca departamentuan, herrialdearen hego-ekialdean, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.
Hildakoak bederatzi soldadu eta azpiofizial bat dira, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen erasoa pairatu dutenak.
FARCek abenduaren 20ean aldebakarreko su-eten mugagabea deklaratu zuenetik izan den eraso bortitzena da gaurkoa. 2012ko azarotik Habanan Gobernuarekin egiten ari diren negoziazioen baitan aldarrikatu zuen FARCek su-etena.
Gainera, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak FARCen kanpalekuen kontrako bonbardaketak bertan behera uzteko neurria 30 egunez luzatuko zuela iragarri eta astebetera izan da erasoa.
Gobernuaren "inkoherentziarengatik"
FARCek adierazi du Kolonbiako Gobernuaren "inkoherentziaren" ondorio dela erasoa, "operazio militarrak egiten ari delako su-etenean dagoen gerrilla baten kontra".
Felix Antonio Muñoz Lascarro Pastor Alape buruzagi gerrillaria "kezkatuta" agertu da, hala ere, gertakariengatik.
"Segada bat, kontrasegada bat edo eraso hutsa izan, berdin du, garrantzitsuena da kolonbiar batzuk hil direla, eta gelditu beharra dagoela. Ezin da ulertu bake prozesuan gerrillak su etena aldarrikatzen duenean, gerrilla horren kontrako operazioak egitea", berretsi du Alapek.
Alape da Kolonbiako Gobernuarekin negoziatzen ari den gerrillari nagusietako bat, eta dolua helarazi nahi izan die hildakoen senideei, baina gogoeta egiteko exijitu du, gerra gelditzeko eta su-etena aldebikoa izan dadin.
Albiste gehiago mundua
Bayrou Frantziako lehen ministroak konfiantza mozioa galdu eta dimisioa eman beharko du
Guztira, 364 diputatuk egin dute konfiantzaren aurka, eta 194k babesa eman diote. Ondorioz, Bayrouk dimisioa aurkeztu behar dio Emmanuel Macron presidenteari.
Europa, Israelen aurkako kritikoen eta Gazako politikarekin permisibo direnen artean banatuta
Hainbat herrialdek argi eta garbi kritikatu dute Gazako genozidioa, eta estatu palestinarra sortzearen alde agertu dira. Beste batzuek Israelgo Gobernuaren politika defendatzen dute eta aliantzen alde egiten dute.
Israelek beste etxebizitza dorre bat bonbardatu du Gaza Hirian
Israelgo Armadak beste bonbardaketa bat egin du Gaza Hiriko etxebizitza dorre baten aurka, ostiralean eraikin mota horien aurkako eraso kanpaina hasi ostean, Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak "helburu terroristekin" erabiltzen dituela argudiatuta.
Mileik kolpe gogorra jaso du hauteskundeetan, eta Axel Kicillofek gidatutako peronismoa suspertu egin da
"Honek agerian uzten du Argentinan badagoela beste bide bat, eta gaur hasiko gara bidea egiten", azpimarratu du hautagai peronistak.
Sei pertsona hil dituzte autobus baten aurkako erasoan, Jerusalemen
Israelgo Poliziak adierazi duenez, "neutralizatu" egin dituzte inplikatutako bi "terroristak", erasoaren ostean. Hamasek eta Jihad Islamikoak txalotu egin dute "erresistentziako bi borrokalarik" egindako erasoa.
Carlo Acutis mende honetako lehenengo santu izendatu du aita santuak
Leuzemiak jota hil zen 2006an, 15 urterekin. Acutis apirilaren 27an kanonizatu behar zuten, baina zeremonia bertan behera geratu zen Frantzisko aita santua hil zelako.
83 pertsona hil ditu Israelek Gazan erasoetan, eta beste bost, gosez
Israelgo Atzerri ministro Gideon Saarrek esan du gerra amaituko litzatekeela Hamasek bahituak entregatu eta armak utziko balitu. Hamasek esan du bahituak askatzeko prest dagoela, Israelek bere indar guztiak Zerrendatik erretiratzen baditu.
40. Open Sestao Basque Country xake txapelketan ez da parte-hartzaileen banderarik ikusiko, jokalari israeldarrak daudelako
Antolatzaileek "Israelek Gazan egindako genozidioa" gaitzetsi dute, eta Palestinako bandera jarriko dute Las Llanasen.
Lisboako funikularraren kablea eten egin zela frogatu dute lehen ikerketek
Kable hori funikularreko beste kabina bati lotuta zegoen, eta kontrapisu gisa erabiltzen zen.
Japoniako lehen ministroak dimisioa eman du, PLD alderdiak bere etorkizuna erabakitzeko hitzordua heldu aurretik
Alderdiak primarioen ezohiko aurrerapen baten inguruan eztabaidatu bezperan eman du dimisioa. Izan ere, hauteskundeetan emaitza kaxkarrak lortu ostean, pentsatzekoa da alderdiaren zein Gobernuaren buruzagitzatik kenduko zutela