AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istilu larriak Baltimoren, gazte beltz baten hiletaren ostean

Freddy Gray gaztea apirilaren 19an hil zen, Poliziaren esku zegoela.
Baltimore AEB EEUU
Baltimore AEB EEUU

Istilu larriak jazo dira bart Baltimore hirian, Maryland estatuan (AEB), Freddie Gray gazte beltzaren hileta-elizkizunen ostean. Ondorioz, 27 pertsona atxilotu dituzte, eta 15 agente zauritu dira.

Freddie Gray apirilaren 19an hil zen, Poliziaren esku zegoela. Atzo hileta egin zuten, eta Segurtasun Indarren aurkako protesta baketsuak egin zituzten, baina ondoren istiluak eratu, eta hiri osora zabaldu ziren.

Horren ondorioz, kalte materialak ugariak izan dira: hainbat ibilgailu erre dituzte, denda bati eta eraikin bati ere su eman diete, eta denda asko arpilatu egin dituzte.

Hori horrela, Larry Hogan Marylandeko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du, eta Guardia Nazionala mobilizatu du.

Gainera, Baltimoreko agintariek bertan behera utzi dituzte gaurko eskolak, eta Stephanie Rawlings-Blake alkateak astebetez 22:00etatik 05:00etara etxean geratzeko agindua eman die herritarrei.

Bien bitartean, Freddie Grayren sendiak lasaitasuna eskatu du eta gaitzetsi egin ditu istiluak. "Justizia nahi dut semearentzat, baina ez tankera honetakoa", adierazi du Gloria Dardenek, gazte beltzaren amak, ekitaldi erlijioso batean.

GRAY AUZIA

Freddi Grayk lesioa egin zuen hezur-muinean, Poliziak atxilotu eta polizia-etxean zegoela. Handik astebetera zendu zen, ospitalean.

Auzi horregatik, Poliziak barne ikerketa abiatu du, eta sei agente lanik eta soldatarik gabe utzi dituzte. Anthony Batts komisarioaren esanetan, poliziok laguntza medikoa ukatu zioten gazte beltzari, eta beste hainbat arau-hauste egin zituzten.

Heriotza honek areagotu egin du beltzen mina, poliziek euren aurka neurri gabe eta justifikazio barik egin ohi dutela uste baitute.

Abuztuan, polizia batek Michael Brown gazte beltza hil zuen Fergusonen (Missouri), eta harrezkero horren antzeko beste hainbat heriotza izan dira herrialdean.

Prentsaurrekoan, auzi horiek guztiak giza eskubideekin lotutako arazoak direla salatu zuen Gray familiaren abokatuak. Beltzen komunitateko eta indarkeria gaitzetsi duten elkarteetako dozenaka ordezkari aurrean zituela, Poliziaren gehiegikeriak zenbatek pairatu dituzten galdetu zuen William Murphy abokatuak. Gehienek altxatu zuten eskua.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X