Kartzelan zegoen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tarek Aziz, Sadam Huseinen erregimeneko buruzagia, hil da Iraken

Irakeko lehen ministrorde ohia 2003az geroztik espetxean zegoen eta 2010ean heriotza-zigorra ezarri zioten gizateriaren aurkako krimenengatik eta hilketagatik.
Tarek Aziz Irakeko lehen ministrorde ohia. Artxiboko irudia: EFE
Tarek Aziz Irakeko lehen ministrorde ohia. Artxiboko irudia: EFE

Tarek Aziz Irakeko lehen ministrorde ohia gaur hil da 79 urte zituela, iturri ofizialek jakitera eman dutenez. Espetxe bateko ospitalean zendu da. Bi hamarkadetan zehar Sadam Huseinen Gobernuko buruzagi nagusia izan zen.

Aziz Irakeko Atzerri ministroa ere izan zen. Lehen ministrorde ohia 2003az geroztik espetxean zegoen eta 2010ean heriotza-zigorra ezarri zioten gizateriaren aurkako krimenengatik eta hilketagatik.

Irakeko diplomaziaren buruzagi ohia bihotzekoak jota hil da Al Naseriyako Al Husein ospitalean, Adel Dajil Diqar probintziako gobernadore-ordeak agiri batean azaldu duenez.

Diabete, hipertentsio eta beste eritasun batzuk

Al Naseriyako kartzelako zuzendaritzak presoa ospitalera eramatea erabaki zuen, Dajilek azaldu duenez. Azizek diabetea, hipertentsioa eta beste gaixotasun batzuk zituen, eta lehenago ere ospitaleratu behar izan dute tratamendua jasotzeko.

Sadamen Gobernuko kide kristau bakarra zen eta Huseinen kolaboratzailerik leialenetarikoa izan zen, AEBetako Armadaren inbasioak erregimena zapuztu zuen arte.

1979tik 2003ra arte, administrazio zibileko bigarrena izan zen Aziz; izan ere, Sadam presidentea eta aldi berean lehen ministroa zen, eta sarritan gobernuburu bezala jokatzen zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X