Greziako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europak premiazko bilera egingo du gaur, Greziako etorkizuna hizpide

Alexis Tsipras lehen ministroak beste proposamen bat aurkeztuko du. "Aurrera egiteko oinarri ona" dela esan du EBko goi-kargudun batek.
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. EFE

Euroguneko estatuburuek eta gobernuburuek premiazko bilera egingo dute gaur, Greziaren etorkizuna aztertzeko. Mahai gainean, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak egindako azken proposamena izango dute.

Herrialdeak hilaren 30a arteko epea du erreskatearen hurrengo zatia (7.200 milioi euro) jasotzeko akordioa lortzeko. Hala egin ezean, segur aski dirurik gabe geratuko da langile publikoen soldatak eta pentsioak ordaintzeko, hilabete amaieran 1.600 milioi euro itzuli behar baitizkio Nazioarteko Diru Funtsari (NDF).

Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen esanetan, Tsiprasek bi aukera ditu: nazioarteko hartzekodunen aginduak bete eta murrizketa gehiago egin edo corralito bat ezarri, azken egunetan herritarrek milioika euro erretiratu baitituzte bankuetatik. Oraingoz, baina, beste aukera bat lantzen ari da: Europak onartuko lukeen erreforma proposamen bat aurkeztea.

Hartzekodunek pentsioak murriztea eta balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) igotzeko agindu diote Greziako Gobernuari, baina Tsiprasek ezezkoa eman die, herritarrek murrizketen aurka egiteko aukeratu baitzuten lehen ministro.

Greziaren proposamen berria

Greziako lehen ministroak gaurko bileran aurkeztuko du formalki proposamen berria. Atzo, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari, François Hollande Frantziako presidenteari eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko buruari azaldu zien.

Martin Selmayr Junckerren kabineteko buruaren ustez, Greziaren proposamena "aurrera egiteko oinarri ona" da.

Horren ildotik, Grezia prest dago elikagai batzuen eta hotelen BEZa igotzeko, baina betiere hiru tasa orokorrei (% 6,5, % 13 eta % 23) eutsita. Hartzekodunek hirutik bira murriztea nahi dute.

Eztabaidagai nagusietako bat pentsioak dira, eta orain Atenasko Exekutiboa aldez aurretiko erretiroa debekatzeko prest dago, 200 milioi euro aurrezte aldera. Gainera, pentsio osagarri handienak murriztea ere proposatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X