Greziako erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Varufakis: 'Irtenbide bat bilatu arte lanean jarraituko dugu'

Eurotaldea larunbatean berriz bilduko da Bruselan. Bien bitartean, EBko estatuburuak eta gobernuburuak goi-bilera egiten ari dira ostegun eta ostiral honetan.
Yanis Varufakis Greziako ministroa eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Yanis Varufakis Greziako ministroa eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

Greziak eta hartzekodunek akordio bat lortu arte negoziatzen jarraituko dutela adierazi du gaur Yanis Varufakis Greziako Ekonomia ministroak.

24 orduren buruan euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek bi bilera egin dituzte, baina ez dute akordiorik adostu. Hala ere, bileran erakundeen proposamen bat eta greziarren beste bat aztertu dituztela azaldu du Varufakisek. Lanean jarraituko dutela erantsi du.

?Eurotalde bezala, eztabaida jarraitu behar dugula erabaki dugu. Erakundeek bi agiriak berriro begiratuko dituzte, eurena eta gurea; Greziako Gobernuarekin elkarrizketak izango dira?, esan du Varufakisek.

Proposamena eta kontraproposamena

Atenasek aurkeztutako azken dokumentua ?hartzekodunen agiriaren oinarrietara egokitutako? testua dela azaldu du Greziako Ekonomia ministroak. Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak ?proposatutako lehentasunak? barneratzen dituela gaineratu du Varufakisek.

Troikaren agiria Greziako buruzagiei entregatu diete goizean. Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak, hartzekodunen buruzagiek eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak egindako bileran aztertu dute.

Yanis Varufakis Grezia efe

Yanis Varufakis Greziako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

Dokumentua arbuiatu du Greziako Gobernuak neurri onartezinak dituelako. Lan merkatuaren eta pentsioen aldaketa edo jatetxeen eta hotelen BEZ % 23ra igotzea nahi zuen proposamenak, Greziako Exekutiboaren iturriek azaldu dutenez.

Egoera ikusita, kontraproposamen bat aurkeztu du Tsiprasen Gobernuak, eta Eurotaldeari bidali diote.

Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroak larunbatean berriz bilduko dira Bruselan. Bien bitartean, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak goi-bilera egiten ari dira ostegun eta ostiral honetan, eta Greziako arazoa bertan eztabaidatzea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X