Uztailaren 5ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreferenduma egitea onartu du Greziako Parlamentuak

Erreferenduma onartzeko beharrezkoa den gehiengo osoa, aldeko 151 boto, aise lortu ditu Gobernuak.
18:00 - 20:00
Greziako kutxazain automatikoak sutan daude

Greziako Parlamentuak hartzekodunen akordio eskaintzaren inguruan erabakia hartzeko erreferenduma egitea onartu du goizaldean. Uztailaren 5ean izango da galdeketa.

Saio luzea izan dute Greziako Parlamentuan, eta goizaldean hartu dute erabakia. Legebiltzarkideek Alexis Tsipras lehen ministroaren proposamena babestea erabaki dute. Datorren igandeko erreferendumean troikaren baldintzak onartu edo ez erabaki beharko dute greziarrek. Greziaren jarraipena Eurogunean hartutako erabakiaren menpe egon liteke.

Erreferenduma onartzeko beharrezkoa den gehiengo osoa, aldeko 151 boto, aise lortu ditu Gobernuak. Egunsenti Urrekara muturreko alderdiak aldeko botoa eman du. Demokrazia Berria, PASOK eta To Potami Europaren aldeko alderdiek, berriz, aurkako botoa eman dute.

Galdeketaren deialdia Eurotaldeak adierazitako iritzien kontrakoa da, datorren igandera arte erreskatearen epea luzatzea ukatu baitu, presidente greziarrak eskatu bezala.

Syriza agintean dagoen alderdiak troikak egindako 'ultimatumaren' -hala deitu dio- aurka bozkatzea eskatu du; horren arabera, erreskatea bost hilabetez luzatzea eta 15.500 milioi euroko finantzazioa egiteko aukera dago, Greziak, "trukean", erreforma sorta onartuz gero.

Tsiprasek ohartarazi zuen bozketa baino lehen errefereduma egin, egingo dela Europako kideek "nahi ala ez". Diskurtsoan, presidente greziarrak esan zuen bere herrialdea ez dela "Europako bisitari bat", baizik eta eskubide guztiak dituen kidea.

Gainera, herriak aukeratu ahal izango du Europak egiten dituen "hertsadura eta estortsio" praktikarekin haustea. Tsipras, halaber, ziur agertu da emaitza 'ezetz' izango dela eta Greziak "demokrazia eta duintasun mezua bidaliko du Europara".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X