Greziako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greziako zorra 'ordainezina' dela aitortu du NDFk

Erakundea kita bat adostearen alde agertu da, BPGaren % 30 ingurukoa.
18:00 - 20:00
Igandeko referendumaren aurrean, Greziarrak kezkatuta

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) aitortu egin du Greziako zorra "ordainezina" dela, eta kita bat adostearen alde agertu da. Kita herrialdearen barne produktu gordinaren (BPG) % 30 ingurukoa izan beharko litzatekeela gaineratu du.

Bart publikatutako ikerketa batean, Greziaren hurrengo hiru urteetarako finantziazio beharra 50.000 milioi eurokoa izango dela aurreikusi du NDFk; hau da, nazioarteko hartzekodunek eskainitakoa baino 36.000 milioi gehiago beharko ditu.

Ikerketaren emaitzak Grezian erreferenduma egin baino hiru egun lehenago eman dituzte ezagutzera. Galdeketa horretan, nazioarteko hartzekodunen proposamena onartu edo ez erabaki beharko dute herritarrek.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak proposamena ez onartzeko eskatu du, eta Europar Batasunak, aldiz, onartzeko.

Greziako bankuak itxita daude astelehenetik, eta asteartean bukatu zen bigarren erreskatearen luzapena.

Gavriil Sakelaridis Gobernuaren bozeramailearen esanetan, NDFk arrazoia eman dio Tsiprasen Exekutiboari, zorra ordainezina dela esanda. "NDFren ikerketak arrazoi osoa ematen dio Greziako Gobernuari, zorra ordainezina baita eta nazioarteko hartzekodunekin adostutako edozein akordiok hura berregituratzea ekarri behar duelako", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X