Akordio transatlantikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

TTIParen inguruko gomendioak onartu ditu Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak, sozialdemokratek eta liberalek babestu dute ebazpena, inbertitzaileen arbitraje sistemaren inguruan akordioa adostu ondoren.
Darion Tamburrano eta Piernicola Pedicini europarlamentariak TTIPren aurkako kartelekin. EFE
Darion Tamburrano eta Piernicola Pedicini europarlamentariak TTIPren aurkako kartelekin. EFE

Duela hilabete bozketa atzeratu zuten, baina gaur Europako Parlamentuak AEBrekin Merkataritza eta Inbertsiorako Akordio Transatlantikoa (TTIP, ingelesez) negoziatzeko gomendioak onartu ditu.

Europako Alderdi Popularrak (PPE), sozialdemokratek (S&D) eta liberalek (ALDE) babestu dute ebazpena, inbertitzaileen arbitraje sistemaren inguruan akordioa adostu ondoren. Euroganberarentzako gai polemikoena zen.

Sistema ?ez diskriminatzaile? bat eskatu dute eurodiputatuek, ?epaile independenteek? sisteman parte hartzea, eta ?interes pribatuak interes publikoen gainetik ez jartzea?.

Europako langileen babesa

Arbitraje sistemaz gain, Europako langileak babesteko marra gorria ezarri dute parlamentariek.

Nazioarteko Lan Erakundearen estandarrak errespetatzeko konpromisoa eskatzen die ebazpenak AEBri, bestela Europako Parlamentuak betoa jartzeko aukera izango du akordioa bozkatzen denean, negoziatu ondoren.

Europako Batzordeari eman beharreko gomendioek aldeko 436 boto jaso dituzte eta kontrako 241, eta 32 abstentzio izan dira. Bernard Langue Alemaniako sozialista izan da txostengilea. Horrela, negoziazioaren lehentasunak ezarri ditu Ganberak.

PSOE, alde; Podemos, kontra

Europako ekologistek eta ezkerrak (GUE/NGL) TTIParen aurkako botoa eman dute. Europako lan merkatuaren eta ingurumenaren estandarrei kalte egingo diela uste dute Podemosek eta IUk, besteak beste.

Espainiako eurodiputatu sozialistek, ostera, aldeko botoa eman dute. Espainiako sozialisten botoa kritikatu du Marina Albiol IUko bozeramaileak. TTIP EBko eskubide sozialen aurkako Troiako zaldia dela adierazi du Albiolek.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X