Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grezia: Inor gutxiren konfiantza duen plana, abian

Grezia hauspoa hartzeko moduan dago orain, baina altxaferorik gabe, orain iritsiko zaion dirutzaren zati handi bat aurreko zorra kitatzeko izango baita.

Greziarako plangintza berriak ezer gutxirako balioko duela ematen du. Ekonomialari eta politikari askok uste dute porrot egingo duela, eta hilabete gutxi barru, atzera berriz mahaia gainean egongo dela Greziako zorraren arazoa. Baina bitartean, denak ahalegin berean, plangintza indarrean sartzeko ahaleginetan. Parlamentu batzuk, greziarrak berak ere bai, plangintza onartu dute. Greziarentzat 7.000 milioiko mailegu berria tramitatzen hasi dira eta Europako Banku Zentralak ere erabaki du banku greziarrei premiazko finantziazioa ematea.

Bere barne araudia bete baino ez du egin Europako Banku Zentralak; erreskate plangintzarik gabe ezin baitzien diru gehiago eman Greziako bankuei. Erreskatea onartuta, kanila ireki du, nahiz eta erreskatea oraindik ez dagoen martxan, negoziazioak hasi besterik ez dira egin hirugarren erreskate horrentzat.

Grezia hauspoa hartzeko moduan dago orain, baina altxaferorik gabe, orain iritsiko zaion dirutzaren zati handi bat aurreko zorra kitatzeko izango baita. 'Corralitoa' ixteko balio izango du Europako Banku Zentralaren diruak, baina oraindik egun batzuetan zabalik egon beharko du. Eta gero, auskalo zenbat iraungo duen plangintzak, Atenasen apusturik gabe, eta garrantzizkoago dena, Berlinen babesik gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X