Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oraingoak bai, egiazkoa dirudi Kolonbian

Behin baino gehiagotan iragarri da bakea hurbil zegoela, baina arma erasoek jarraitu egin dute, eta oraindik ez da bi aldeek errespetatutako su etenik.

Hiru urte dira Kolonbiako gobernuaren eta FARC Kolonbiako talde armatuaren arteko negoziazioak hasi zirela. Behin baino gehiagotan iragarri da bakea hurbil zegoela, baina arma erasoek jarraitu egin dute, eta oraindik ez da bi aldeek errespetatutako su etenik. Oraingoak, ordea, bai, egiazkoa dirudi.

Hala ez bada, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea ez zen Habanara joan eta bakea sei hilabetean sina daitekeela iragartzen ausartuko.

Gainera, Habanatik, negoziazioak egiten ari diren lekutik New Yorkera doa Santos, Frantzisko aita santuarekin mintzatzeko, biek Nazio Batuen Batzar Orokorrean parte hartu behar dutela aprobetxatuz.

Ohiko diskrezioz, aita santua bitartekarietako bat izan da negoziazio hauetan.

Santosek eta Rodrigo Londoño, Timoshenko FARCeko buruarekin ateratako argazkiak ere benetan ari direla erakusten du.

Oraindik gai oso konplexu bat eztabaidatzeke geratzen da eta nola konpontzen duten argitzeko ikusmin handia dago: Justizia izango dela, biktimak kontuan izango dituztela eta ordaina emango dietela agindu du Santosek. Kolonbiako gizartearen gehiengoa horrekin ados dago, baina kartzelara joango ez direla diote gerrillariek.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X