Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Migrazio krisia Europa suntsitzen ari da

Migrazio krisiak Europako Batasuneko gobernu asko eramango ditu aurretik. Krisi ekonomikoak eraman dituenak bezainbeste, edo gehiago. Poloniaren kasua da lehen abisua.

Migrazio krisiak Europako Batasuneko gobernu asko eramango ditu aurretik. Krisi ekonomikoak eraman dituenak bezainbeste, edo gehiago. Poloniaren kasua da lehen abisua. Polonian ekonomiaren egoera ez da txarra. Atzeraldia pairatu ez duen herrialde bakarra da Europar Batasunean.

Alabaina, orain arte gobernatu duen alderdiak hauteskundeak galdu ditu, Jaraslaw Kaczynskiren eskuin nazionalistaren alderdiak poloniarrak ikaratzea lortu duelako. Europara iristen ari diren errefuxiatuak Poloniaren nortasunarentzat eta osasun publikoarentzat arriskua direla sinestarazi die . Eta gainera, agintari berriek argi utzi dute ez dutela errefuxiatuen banaketarik onartuko; Europar Batasunak dioena dioela ere, eurek ateak itxiko dituztela.

Poloniako hauteskundeen emaitzak ezinezkoa egingo du errefuxiatuen gainean Europa mailako politika. Batasunaren mugen barruan errefuxiatuak kontrolatzera bideratua dagoen politika, ez haiek hartzera.  Hori da, berez, igandean egin zen ez ohiko bileraren erabaki lotsagarria.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X