Halloween jaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Terroristaz mozorrotutako soldaduak kaosa eragin du AEBko base batean

Ipar Karolinako Fort Bragg base militarrean larrialdietako protokoloa aktibatu dute.

Soldadu estatubatuar bat AEBko Fort Braggeko base militar batean sartzen ahalegindu da terroristaz mozorrotuta, Halloween jaiaren testuinguruan, eta horrek anabasa eragin du.

Oraingoz ez dute mozorrotutako soldadua identifikatu. NBC telebista kate estatubatuarrak berri eman duenez, lehergaiak desaktibatzeko taldeko kideak lanean jarri dituzte base militarreko agintariek. "Gisa horretako mozorroak debekatuta daude Fort Braggen", adierazi dute militarrek ohar batean.

"Fort Braggeko goi komandanteak gisa horretako mozorrorik ez janzteko eta arauak betetzeko eskatu die soldaduei, zibilei eta horien senitartekoei antzerako gertakariak saihesteko", gaineratu dute.

Fort Bragg base militarrean AEBko aire armadako eta operazio berezietako militarrak daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X