Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekaitz diplomatikoa Sinain jausitako hegazkinaren harira

Errusiak eta Egiptok Britainia Handiaren kontra jo dute. Erresuma Batuak uste du lehergailu batek eragin zuela, bien bitartean, Errusiak eta Egiptok berretsi dute istripua izan zela.

Sinain erori zen hegazkin errusiarrak gerra politikoa eragin du. Errusiak eta Egiptok Britainia Handiaren kontra jo dute. David Cameronen gobernuak uste du lehergailu batek eragin zuela hegazkinaren istripua, bien bitartean, Errusiak eta Egiptok berretsi dute istripua izan zela, besterik ez. Al Sisi Egiptoko presidenteak jakin badaki, atentatua izan dela baieztatuz gero, Egiptoren industria turistikoak hondoa joko duela, behin betiko. Vladimir Putin Errusiako presidenteak ere badaki, atentatua izatekotan, Errusia barruan kritikak egingo dizkiotela Sirian egiten ari den erasoak direla-eta. Errusiak bere bonbardaketak hasi eta hilabetera erori da hegazkina; hain zuzen, jihadistek errusiarrei eraso egingo zietela iragarri eta 15 egunera.

Londresek Sharm al Seij herrira zituen hegaldi guztiak bertan behera utzi zituen, baina Moskuren eta Kairoren presioen ondoren, berriro ere hegaldiak martxan jartzea erabaki du. Hori bai, han dauden 20.000 turista britainiarrak ekartzeko izango dira hegaldi horiek, eta turistek esku hutsik egin beharko dute bidaia: ez maletarik, ez eskuko maletak… Londres ez da aireportu horren segurtasunaz fio. Laburbilduz: mesfidantza eta nahas-mahas giro honetan, zaila izango da ikerketarekin aurrera egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X