POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ustezko lau jihadista hil dituzte tirokatuta, Turkian

Anadolu berri agentziak jakitera eman duenez, armatutako hainbat lagun bi autotan zihoazen, eta horietako bateko lau bidaiariak tiroz hil ditu Poliziak. Beste autoko bidaiariak ihes egitea lortu du.

Turkiako Poliziak Estatu Islamikoko ustezko lau kide hil ditu, tirokatuta, Gaiziantep probintzian, Turkian.  Bi auto susmagarri ikusi dituzte Oguzeli herriaren inguruan, eta Poliziak horien aurkako operazioa abiatu du.

Anadolu berri agentziaren arabera, armatutako hainbat lagun zihoazen ibilgailuotan. Polizia atzetik zutela ohartu direnean, bi aldeen arteko tiroketa hasi da; ondorioz, autoetako batean zihoazen lau ustezko jihadista tokian bertan zendu dira. Beste ibilgailuko gidariak ihes egitea lortu du.

Siriako oposizioko hainbat talde armaturen babesleku bihurtu da azken urteotan Gaziantep. Antalyatik 600 kilometroa dago; hain zuzen, hiri horretan bilduko dira astelehen honetan munduko potentzia ekonomiko handienetako buruak, G20aren goi-bileran. Inoizko segurtasun neurri zorrotzenak ezarri dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X