Fronte Nazionalak ez du eskualdeko aginterik eskuratzeko jauzia egin
Frantziako muturreko eskuinak ez du eskualdeko gobernurik bereganatzerik lortu tokiko hauteskundeetako bigarren itzulian, nahiz eta lehendabizikoan izandako boto kopurua areagotu duen eta hamahiru eskualdeetako seitan alderdirik bozkatuena izan zen.
Nicolas Sarkozy presidente ohiaren alderdi kontserbadoreak zazpi eskualdetan gobernatuko du, eta François Hollande egungo estatuburuaren sozialistek, berriz, sei eskualdetan agintea izateari eutsiko dio (eskualde batean ez beste guztietan agintzen zuten orain arte).
Marine Le Penek porrota argi onartzea saihestu du. Haatik, herrialde osoan lortu dituen bozen ia % 30ekin, 2017ko presidente izateko hauteskundeei begira egoera onean dagoela baieztatu du.
Herritarren artean egondako mobilizazioak (parte-hartzea % 60tik gertu egon da) irauli egin ditu joan zen astean izandako emaitzak. Horrenbestez, saihestu egin dute ultraeskuindarrek historikoki duten muga gainditzea; hots, bigarren itzuli batean botoen % 50 baino gehiago lortzea.
Manuel Valls lehen ministroak berak ohartarazi duenez, ez da "lasaitasun" edo "triunfalismo" garaia, eskuineko muturraren arriskua "ez baita ezabatu", lehen itzuliak eta aurreko hauteskundeek erakusten dutenez.
Alderdi Sozialistak Nord-Pas-de-Calais Pikardia eta Provence-Alpes-Côte-d’Azur eskualdeetan atzera egin zuen, ezkerreko botoak batuta ezin baitzuten irabazi. Hori horrela, sei eskualdetan garaipena lortzeak hobetu egiten ditu alderdiak zituen aurreikuspenak. Hala ere, 2012an agintera iritsi zenetik etengabe ari da porrotak pilatzen.
Sozialistek orain arte eskualde guztiak kontrolatzen zituen, bat izan ezik. Bere esku daude oraindik Bretainia, Akitania Limousin Poitou-Charentes, Languedoc-Roussillon Midi-Pyrénées, Borgoina Franche-Comté eta Centre-Val de Loire.
Nikolas Sarkozy presidente izandakoaren errepublikanoek, bere aldetik, Nord-Pas-de-Calais Pikardia, Provence-Alpes-Côte-d’Azur, Alsazia Champagne-Ardenne Lorrena, Auvernia Rhône-Alpeak eta Pays de la Loire, Normandia eta Ile-de-France (Frantziako eskualde populatuena eta aberatsena) eskuratu dituzte.
"Gaur egon den mobilizazioak ez digu agintari politikoei ahantzarazi behar lehenengo itzulian egon zen abisua", onartu du estatuburu ohiak bere jarraitzaileen aurrean, eta "batasuna" eskatu die, "hurrengo hauteskundeetan batera aurrera egiteko".
2017. urtea, presidenterako hauteskundeen urtea, ordezkari politiko guztien mintzaldietan agertu da, azken hauteskundeetan izandako emaitzak bi urte barru errepikatu daitezkeela uste baitute.
Bestalde, Frantziako Gobernuko iturriek ezeztatu egin dute azken egunetan François Hollande presidenteak Gobernua aldatzeko asmorik izan duenik, edozein izanik ere eskualdeko hauteskundeetako emaitza; aitzitik, M6 telebista-kateko inkesta batek jakitera eman duenez, frantziarren % 48 jada lehen ministroa aldatzearen alde agertu dira.
Garaipen abertzalea Korsikan
Bestalde, korsikar abertzaleek lehen aldiz hauteskundeak irabazi dituzte uhartean. Lehen itzulian sozialistak gailendu ziren, baina bigarren itzulirako independentistek eta autonomistek bat egin zuten.
Korsikako Biltzarreko 24 aulki izango dituzte abertzaleek; sozialistek baino hamabi gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.