Mexiko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Chapo' Guzman droga-trafikatzailea atxilotu dute

Joaquin 'Chapo' Guzmanek 2015eko uztailean egin zuen ihes segurtasun handiko kartzela batetik. "Lortu dugu. Harrapatu dugu", adierazi du Mexikoko presidenteak bere Twitter kontuan.
18:00 - 20:00
'Chapo' Guzman narkotrafikatzailea harrapatu dute

Joaquin ?Chapo? Guzman droga-trafikatzailea atxilotu egin dute, Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak jakinarazi duenez. Guzmanek segurtasun handiko espetxe batetik ihes egin zuen joan den uztailean eta ordutik ihesean egon da.

"Lortu dugu. Harrapatu dugu. Joaquin Guzman Loera atxilotu egin dutela jakinarazi nahi diet mexikar guztiei", adierazi du Peña Nietok Twitter bidez zabaldutako mezu batean.

Segurtasun indarrei esker ona adierazi die, baina atxiloketaren inguruko xehetasun gehiagorik ez du eman.

Guzman Mexiko Itsas Armadaren operazio batean atzeman dute, Sinaloa Estatuan, bere sorterrian, EFE albiste-agentziak iturri ofizialak aipatuta zabaldu duenez.

Operazioa Los Mochis izeneko herrian egin dute. Bost gaizkile hil egin dituzte, sei pertsona atxilotuta daude eta militar bat zaurituta dago.

Atxiloketa

Guzman herri horretako motel batean atxilotu dute. Etxe batean zegoen, baina operazioa hasi denean estolderietatik ihes egin du beste gizonezko batekin batera, auto bat hartu dute biek eta motel batean ezkutatu dira. Ordu batzuk geroago, Armadak atxilotu egin ditu.

Mexikoko Itsas Armadaren idazkaritzak ohar batean zehaztu duenez, herritar batek ohartarazi zuen aipatu etxebizitzan armatutako gizonak zeudela eta salaketa horren ondotik jarri zuten abian operazioa.

Segurtasun indarrak bertaratu zirenean, etxe barrutik tiroka hasi ziren eta militarrek ere indarrez erantzun zuten. Orso Ivan Gatselum Cruz Sinaloa iparraldeko gaizkile taldeko buruzagia bertan zela jakinarazi dute, baina Guzmanen inguruko aipamenik ez dute egin.

Gerora, Enrique Peña Nieto Mexiko presidenteak berak baieztatu du operazio horretan 'Chapo' Guzman atxilotu dutela.

Telebista bidez emandako agerraldi batean, Mexikoko presidenteak azpimarratu du Guzmanen atxiloketa ?Zuzenbide estatuaren garaipena? eta ?inpunitatearen aurkako ekintza? dela.

Enrique Peña Nietok segurtasun indarrekiko ?harrotasuna? agertu du, eta ?batuta? egonez gero, mexikarrak ?edozein helburu? lortzeko gai direla nabarmendu du.

Ihesaldia

Sinaloa kartelaren sortzaileak uztailaren 11an egin zuen ihes espetxetik, kilometro bateko luzera zuen tunel batetik. Atxilotu eta bost hilabetera izandako ihesaldi hark hautsak harrotu zituen Mexikon eta agintariek kritika gogorrak jasan zituzten, tartean Enrique Peña Nietok berak ere.

Mexikoko presidenteak bere gain hartu zuen gertatutakoaren erantzukizuna eta ihesaldiaren ostean abian jarritako ikerketaren ondotik 30 bat pertsona atxilotu zituzten.

Bigarren aldia zen 'Chapo' Guzmanek kartzela batetik ihes egiten zuela. 1993an Guatamelan atxilotu zuten eta 21 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 2001ean beste espetxetik ihes egitea lortu zuen. Horrenbestez, gaurkoarekin hirugarren aldiz atxilotu dute.

Mexikon hainbat auzi ditu irekita, baina baita Ameriketako Estatu Batuetan ere. Horregatik, AEBk 'Chapo' Guzmanen estradizioa eskatu dute.

('Chapo' Guzmanen ihesaldiaren bideoa)

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X