Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NATO Egeon, zertarako, baina?

Aliantzak Egeo itsasora ontziak bidaltzea ez da erreskaterako laguntza humanitarioa, misio militar hutsa da: errefuxiatuei Turkiako kostaldetik Greziako irletarako bidea zaildu nahi diete.

NATOk errefuxiatuen auzian esku hartuko du Egeo itsasora hiru gerra-ontzi bidalita. Eskari hori duela hiru egun egin zuten Alemaniak eta Turkiak; eta gainerako kideek azkar batean onartu dute. Ontzi horiek itsasoan galdutakoak erreskatatzera erabiltzen badira, ongi-etorriak izan daitezela. Baina, ez dirudi beraien helburua hori denik. Hasteko, pertsonen-trafikoan ari diren mafiak kontrolatu nahi dituzte, itsasoan dabiltzan txalupa guztiak gelditu eta Turkiara itzultzera behartuz. Eta naufragoak erreskatatzen dituztenean, Turkiara itzuliko dituzte eta erabili duten txalupa txikituko dute.

Beste modura esanda, ez da erreskaterako laguntza humanitarioa, misio militar hutsa da: errefuxiatuei Turkiako kostaldetik Greziako irletarako bidea zaildu nahi diete. Itsasoan galdutakoak laguntzeko ez da fragatarik bidali behar. Hutsegite asko dituzten erreskate-zerbitzu greziarrak berrindartu behar dira, eta Turkiako kostazainei euren lana egitea exijitu behar zaie, ez daitezen Turkiatik atera errefuxiatuen txalupak. Oso egoera kaskarrean dauden ontziak dira, eta hondoratze arriskua oso handia da. Eta jakina, Turkian pertsonekin trafikatzen ari diren mafien kontra egin dezatela eskatu behar zaie baina, ez dirudi, Ankarako gobernuak horretarako asmorik duenik.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X