iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume ausarta

Emakume adoretsua dela frogatu du Angela Merkelek.

Emakume adoretsua dela frogatu du Angela Merkelek. Alemaniako telebista saio ezagunenetariko batean, kantzilerrak defendatu berri du Europak ezin dizkiela bere ateak itxi errefuxiatuei.

Europar Batasunaren kanpo mugak zaindu egin behar direla esan du, Turkiarekin lankidetzan aritu eta pertsonen trafikoan dabiltzanei aurre egin. Baina ez direla batasunaren barneko mugak itxi behar, arazoa ondoko herrialdearen bizkar uzteko besterik ez duelako balio horrek. Eta, ezin dela Grezia bakarrik utzi, migrazio presio handiena herrialde hau jasaten ari delako.

"Uste duzu, iaz, Grezia eurogunean mantentzeko egindako ahaleginaren ostean, orain, kaosean murgiltzen utziko dugula?", esan dio elkarrizketa egiten ari zitzaion kazetariari. "Europa batuta mantendu behar dugu eta gizatasuna erakutsi", gaineratu du.

Bi aste barru hauteskundeak dituzte Alemaniako hiru eskualdetan. Alemaniako biztanleen artean gero eta nabarmenagoa da errefuxiatuen aurkako jarrera, eta koalizio gobernuaren baitan ere ez du denen babesa Merkelen migrazio politikak.

Hau guztia kontuan hartuta, ez da ohikoa politikari batek hain argi hitz egitea, kaltetuta atera daitekeelako. Horregatik esan dezakegu Angela Merkel emakume adoretsua dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X