Alain Iriart hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Hiriburuko (Lapurdi) ezker abertzaleko auzapeza bederatzi urtez lehendakari izan den Jean-Rene Etchegarayri gailendu zaio. Bigarren bozketan lortu du Iriartek Lehendakaritza, aurrenekoan ezein hautagaik ez baitu gehiengo osorik lortu. Iriartek alkate izateari utziko diola iragarri du, Elkargoan buru-belarri aritzeko.
Aldaketa Euskal Hirigune Elkargoko buruzagitzan. Aurrerantzean, Alain Iriart izango da lehendakari, Jean-Rene Etchegarayren ordez. Bigarren bozketan lortu du Lehendakaritza EH Baiko Hiriburuko (Lapurdi) auzapezak. 119 boto jaso ditu, beharrezkoa zuen gehiengo absolutua (114 boto) gaindituta. Baionako auzapez zentrista denak, bere aldetik, 102 boto erdietsi ditu.
Botoa sekretua da, baina bigarren bozketan, dirudienez, gakoa izan dira aurrenekoan Peio Etxeleku EAJko kide eta Kanboko auzapezaren alde egin duten hautetsien botoak. Izan ere, Etxelekuk bere hautagaitza erretiratu, eta ezker abertzaleko hautagaiaren alde egingo duela iragarri du. Babes horri esker gainditu du Iriartek gehiengo osoaren langa.
Eskerrak Etchegarayri eta Etxelekuri
"Mila esker handi bat denei", euskarazko hitzokin abiatu du Iriartek, nabarmen hunkituta, bere hitzaldia (frantsesez egin du gainerakoa). Aitortu duenez, "segundo bakar batez ere ez nuen imajinatzen hemen egongo nintzatekeela". Ondoren, eskerrak eman dizkio Jean-Rene Etchegaray 2017tik, Elkargoa sortu zenetik, lehendakari izan denari. "Eskerrik asko eta zorionak Jean-Rene Etchegaray ia 10 urteotan egin duzun lanagatik". Hautetsiek txalo zaparrada bat eskaini diote Baionako auzapezari.
Segidan, Etxeleku jeltzaleari ere eman dizkio eskerrak Iriartek. "Nire alde bozkatuko duzula iragarri duzu. Azkenean, zuok (232 hautetsiek) aukeratu duzue", erantsi du.
Iriartek batasunerako deia egin du. "Bidea elkarrekin egingo dugu. Ezberdinak gara, baina komunitatearen zerbitzupean gaude", esan du, eta honakoa erantsi du: "Guk ez dugu gugatik lan egiten, interes orokorraren alde baizik".
Gainera, Hiriburuko alkate izateari utziko diola iragarri du Iriartek, eta datozen egunetako trantsizioa prestatuko duela. Izan ere, Elkargoarekiko "konpromiso pertsonal handia" duela adierazi du.
Otegi: "Guretzat ametsa da"
Arnaldo Otegi EH Bilduren (EH Bairen koalizio-anaia, Hego Euskal Herrian) idazkari nagusia Baionan izan da gaur, Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakari berriaren aukeraketan.
Iriart hautatu ostean kazetariei aitortu dienez, "ikaragarria da, perspektiba historikotik, hemengo lehendakaria abertzalea eta ezkerrekoa izatea". "Guretzat ametsa da", erantsi du.
Otegiren aburuz, Elkargoa EH Baiko hautetsi batek gidatzeak esan nahi du "Euskal Herria Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beheretik eraikitzen dela".
Imanol Pradales lehendakariak ere zoriondu du Alain Iriart. X sare sozialean kaleratutako mezu batean, "elkarlanean aritzeko eta sakontzeko erabateko prestutasuna" helarazi dio EH Baiko politikariari.
EAJ: "Ez dago aliantza estrategikorik EH Bairekin edo EH Bildurekin"
EAJk esan du "testuingurura egokitutako erabaki bat" izan dela, "irtenbide baliagarri" bat bilatzeko bidean, "orain arteko gobernatzeko moduak haserrea piztu duelako herritarren artean".
Horren harian erantsi du "erabaki zuzena" hartu dutela, eta ez dagoela EH Bairekin edo EH Bildurekin "aliantza estrategikorik", "ezta marko politikoan aldaketarik ere".
Etchegaray izan da garaile lehen bozketan, baina gehiengo osotik urrun
Bilkura 09:00etan hasi dute, lau hautagai zirela: Jean-Rene Etchegaray, Alain Iriart, Peio Etxeleku eta Pascal Lesellier. Lehen bozketan, ezein hautagaik ez du lortu beharrezkoa zuen gehiengo osoa. Hauxe izan da bozketa horren emaitza: Etchegarayk 99 boto lortu ditu; Iriartek, 80; Etxelekuk, 49; eta Lesellierrek, 1. Ondoren, 15 minutuko etenaldia egin ostean, Etxelekuk eta Lesellierrek adierazi dute ez zirela bigarren itzulira aurkeztuko, eta Etxelekuk Iriarten alde bozkatuko zuela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.