Atentatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru terrorista hil dira atentatu suizida batean, Errusian

Errusiako segurtasun indarrek jakinarazi dutenez, "ez da zauriturik izan".

Hiru terrorista hil dira gaur polizia-etxe baten aurkako eraso suizidan, Stavropol inguruko herri batean, Errusiako hegoaldean, poliziak RIA Novosti albiste agentziari jakinarazi dionez.

Iturri horien arabera, "ez da zauriturik izan". Terroristak erasoan hil dira eta, horrez gain, segurtasun indarrek beste bi erasotzaile "hil dituzte".

Stavropol Kaukaso iparraldean dago eta matxino islamistek urtez eraso duten gunea da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X