Ia urtebete bahituta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske geratu dira Sirian bahituta zeuden hiru kazetari espainiarrak

Angel Sastre, Antonio Pampliega eta Jose Manuel Lopez pasa den uztailetik zeuden bahituta Siriako Alepo hirian.
18:00 - 20:00
Aske utzi dituzte Sirian bahitutako hiru kazetari espainiarrak

Angel Sastre, Antonio Pampliega eta Jose Manuel Lopez kazetari espainiarrak (Berria egunkariaren kolaboratzaileak dira azken biak), joan zen urteko uztailetik Alepon bahituta zeudenak, duela ordu gutxi aske geratu dira, Espainiako Gobernuko iturrien arabera.

Iturri berak jakinarazi duenez, kazetariak duela ordu gutxi aske utzi dituzte, eta Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak haiekin hitz egin du arratsaldean zehar.

Kazetarien askapena posible izan da "zerbitzari publiko askori esker, eta herrialde aliatuen laguntzarekin", negoziazioaren azken fasean Turkia eta Qatar bereziki.

Hiru kazetariak Turkian daude une honetan, eta bihar iritsiko dira Espainiara, Madrilen dagoen Torrejon Ardozeko hegazkin-basera.ç

Bahituta

Hiru desagertuek freelance gisa egiten dute lan, eta Joan zen uztailaren 10ean iritsi ziren Alepora, Turkiatik. Uztailaren 12tik aurrera, berriz, ez zen gehiago haien berririk izan.

Al Nusra Fronteak (Sirian Al Qaedak duen filialak) harrapatu zituen, eta gatibualdi gehiena Alepoko etxe batean pasa dute, kasua gertutik jarraitu duten iturriek Europa Pressi esan diotenez.

Inteligentzia Zentro Nazionalak (CNI) bazekien non zeuden eta bizi-probak, hots, kazetariak bizirik zeudela adierazten zuten bermeak, ematea eskatu zieten bahitzaileei.

Batzuetan, bizi-proba horiek kazetariei euren lagun edo senideek zuzenean egindako galderak izan dira, eta galdera horien erantzunak kazetariek eurek bakarrik ezagutu ahal zitzaketen. Beste batzuetan, berriz, bizi-proba horiek bideo batzuk ziren, zeinetan bahituek beren izena eta bideoa grabatu zen eguneko data esaten zuten. Oro har, itxura garbia eta osasuntsua erakusten zuten.

Bahiketaldian zehar, erreportariek bidezko tratua jaso dute; izan ere, zenbaitetan futbola ikusi edota gertukoekin gutunak gurutzatzea utzi diete.

Bahituta igaro duten tarte batean eurekin batera egon omen ziren japoniar bat eta haurdun zegoen alemaniar emakumezko bat.

Profilak

Antonio Pampliega kazetaria Siria EFE

Antonio Pampliega. Argazkia: EFE

Antonio Pampliega hainbat komunikabideren kolaboratzaile da eta, besteak beste, 'Un mundo en guerra' blogaren egilea. Bertan dio 2008tik gatazka armatuak jarraitzen espezializatu dela.

Angel Sastre kazetaria Siria EFE

Angel Sastre. Argazkia: EFE

Angel Sastrek ere komunikabide askorekin lan egiten du, eta Amerika Latinoko eta Ekialde Hurbileko gatazketan ibili izan da. Twitterreko kontu pertsonalean azaltzen duenez, "bihotza zatitua" du Amerika Latinoaren eta Ekialde Hurbilaren artean.

Jose Manuel Lopez Sirian desagertutako kazetaria efe

Jose Manuel Lopez. Argazkia: EFE

Azkenik, Jose Manuel Lopez argazki-kazetari ezaguna da, nazioartean hainbat sari eman baitizkiote gune gatazkatsuetan ateratako argazkiengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X