Somalia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 pertsona hil dituzte hotel batean izandako erasoan, Muqdishon

Al Shabab talde jihadistak bere gain hartu du erasoa. Azken hileotan hainbat atentatu egin dituzte Somaliako hiriburuko hotelen eta jatetxeen aurka.
Zenbait lagun zauritu bat eramaten. Argazkia: EFE
Zenbait lagun zauritu bat eramaten. Argazkia: EFE

Gutxienez 15 pertsona hil dituzte eta hamarnaka zauritu dira, hotel baten aurkako atentatuan, Muqdishon (Somalia), EFE albiste-agentziak hango iturri ofiziala aipatuta zabaldu duenez.

Lehergailuz betetako auto bat zartarazi dute Ambassador hotelaren aurrean eta ondoren bost jihadista barruan sartu dira, Omar Abduullahi Balash diputatuak azaldu duenez.

Al Shabab talde jihadistak hartu du bere gain atentatuaren erantzukizuna. Azken hileotan hainbat atentatu egin dituzte Somaliako hiriburuko hotelen eta jatetxeen aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X