Nizako atentatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nizan segurtasun neurri 'guztiak' hartu zituztela esan du Hollandek

Frantziako presidenteak defendatu egin du poliziak "hiltzailea indargabetzeko" egindakoa.
18:00 - 20:00
'Ezin da ukatu Nizako harrapaketaren izaera terrorista'

François Hollande Frantziako presidenteak aldarrikatu du "neurri guztiak" hartuta zeudela Nizan segurtasuna bermatzeko.

"Segurtasun indarrek neurri guztiak hartu zituzten su festak, ahal den neurrian, babestuta egon zitezen", esan du agintariak.

Era berean, babestu egin du Poliziak "hiltzailea indargabetzeko" egindakoa.

Horrela, hizpide hartu ditu zenbait agintarik egindako kritikak. Adibidez, Alain Juppe lehen ministro ohiak kritikatu egin du drama saihestu ahal zitekeela “baliabide guztiak” bideratuta.

Christian Estrosi eskualdeko presidenteak ere kritikatu egin du bart Nizan abiatu ziren segurtasun neurriak.

Horren ildotik, Hollandek gogorarazi du duela zenbait hilabete agente kopurua areagotzea erabaki zuela, eta Nicolas Sarkozy presidente ohiak gutxi egin zituela.

Nolanahi ere, presidenteak “batasuna, kohesioa eta indarra” eskatu ditu, Frantzia “indartsuagoa” izan dadin. Gainera, “ziur” agertu da “irabazi” egingo dutela.

Hollandek aurreratu du “zaintza eta segurtasuna” jarriko dutela frantziarren esku, eta eskertu egin ditu atzerritik heldutako “adiskidetze” mezuak.

idetze” mezuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X