Alerta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi metroko tsunamia izan da Zeelanda Berrian, lurrikara baten ostean

Gutxienez bi pertsona hil dira eta asko ebakuatu behar izan dituzte. Zonalde altuetara edo barnealdera jotzeko eskatu diete agintariek bertako herritarrei.
Alertaren berri eman dute Zeelandako agintariek. Argazkia: EFE
Alertaren berri eman dute Zeelandako agintariek. Argazkia: EFE

Zeelanda Berriko adituek bi metroko tsunamia neurtu dute Hego uhartean, 7,8 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan ostean. Gutxienez bi lagun hil dira, eta ehunka herritar ebakuatu behar izan dituzte, kostaldeko hainbat tokitan bost metrorainoko olatuak izatea espero zutelako. Bertako komunikabideen arabera, argindar zerbitzua eten egin da, eta larrialdi zerbitzuek zenbait pertsona erreskatatu dituzte helikopteroz.

KALTEAK ZEELANDA BERRIAN TSUNAMIAREN ONDORIOZ EFE

Kalte materialak dendetan eta kaleetan, lurrikararen ondorioz. Argazkia: EFE

"Tsunamia izan da, eta Hego uharteko ipar-ekialdeko kostaldera iritsi da lehenengo olatua", azaldu du Defentsa Zibilerako eta Hondamendien Kudeaketarako Ministerioak Twitterren bidez.

"Zonalde altuetara edota barnealdera" jotzeko eskatu diete agintariek ekialdeko kostaldeko herritarrei, baita eraikinetako goiko solairuetara joatea eta zuhaitzetara igotzea ere. "Irratia entzun eta larrialdi zerbitzuen aginduak jarraitu", esan dute arriskuaz ohartarazteko zabaldu duten mezuan.

Zeelanda Berrian 23:02 zirenean (UTC+13) jazo da lurrikara, eta 23 kilometroko sakoneran izan du epizentroa, Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Geologikoaren arabera.

Lurrikarak eragindako kalteak aztertzen ari dira orain, baina litekeena da Cheviot udalerriko hainbat etxe kaltetu izana, New Zealand Herald hedabideak webgunean zabaldu duenez.

Pazifikoaren eta Ozeaniaren plaka tektonikoen arteko failaren gainean dago Zeelanda Berria, eta, ondorioz, 14.000 lurrikara pairatzen ditu urtero. Horietatik, 100 eta 150 bitartean nabaritu ohi dituzte herritarrek.

2011ko otsailaren 22an 185 lagun hil ziren 6,3 graduko lurrikara batek Christchurcheko hiria (Hego uhartea) astindu zuenean. Gainera, kalteak eragin zituen 30.000 eraikinetan.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X